Teknologia albisteak
1

Galdakaon geratuko gara, Marte planetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-02-04 : 16:02

Nazioarteko Astronomi Elkarteak "Galdakao" izena eman dio Marte planetaren krater bati. Klikatu eta irudiz ere ikusi ahal izango duzu.

Xabier Orue-Etxebarria, EHU-ko katedratiko galdakoztarraren ekimenez jarri zen martxa ekimena, eta otsailaren 4an onartu da.

Kraterra 35 kilometro zabal da, eta Gusev izeneko beste krater handiago eta ezagunago baten ondoan dago.

Ohitura dago Marteko krater txikiak 100.000 biztanle baino gutxiago dituzten munduko hirien izenekin bataiatzeko, eta hortik Galdakaotik abiatutako ekimena eta lorpen hau.

Laster beste herri batek ere lortuko omen du kraterra Marten, Balmasedak.

Informazio gehiago gaztelaniaz Galdakaoko udalaren guneko albiste honetan.

Eta hor behean gehituta, kraterraren kokapena planeta gorrian.

Erantzunak

Luistxo Fernandez
2003-02-05 : 15:40

Nazioarteko Astronomia Batasunaren ( IAU )
Working Group for Planetary System Nomenclature (WGSPN) delakoak erabakitzen omen ditu espazioko leku-izenak.


Beren webgunea hau duzu: http://planetarynames.wr.usgs.gov


Hemen, adibidez, Marteko krater izendatu guztien zerrenda. Hortxe dago Galdakao.


Eta hemen izenak nola onartzen diren. Beste inork bere herria espazioratzen saiatu nahi badu...


Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu