Teknologia albisteak

Pantailaldiaren ondoren, pantailak erabiltzen jarraitzeko: euskarazko eduki sortzaileak zerrenda

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-11-17 : 09:53

Joan den astean hasi zen Pantailaldia, eta bihar du amaiera (non Euskaraldiak hartuko duen erreleboa nolabait). Egun hauetan #pantailaldia traola errepasatuta ikus daitekeen bezala baliabide askoren zabalkunderako behintzat balio izan du. Ondoren ere pantailak euskaraz erabiltzeko eskubidea izango dugunez, interesgarria bereziki eskura gehien ditugun pantailentzat eta bereziki gazteentzat, Iruñe Astiz eta Andrea Gonzalez poli-pantailistikoek osatutako baliabide zerrenda, espreski sareen erabiltzaile gazteentzat egina:  ‘Gazteendako euskarazko eduki sortzaileak’ zerrenda.

Dokumentuan, zenbait eduki kategoria: Musika (spotify eta beste lotura batzuk hainbat sortzailerenak), podkastak, serieak (Euskal Encodings-ek dituenaz aparte, euskaraz azken urteotan sortu izan dira web-sailak barne), sare sozialetako profil interesgarriak (Instagram, Twitter, TikTok eta Twitch ageri dira), telebista saio pare bat, eta Youtubeko kanal interesgarriak.

Zerrendaren sortzaileetako batek, Iruñe Astiozek, zenbait sare/plataforma euskaraz erabiltzeko/kontsumitzeko baliabide zerrendak ere argitaratu izan ditu bere blogean, eta hona horietan sarrera nabarmenenak:

Azalpen gehiago, Astizenean bertan.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago