Teknologia albisteak

Berria egunkariaren webgunean integratu da Berbaxerka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-04-09 : 09:25

Duela egun batzuetatik Berbaxerka euskarazko joko eta erronka, Berria egunkariaren webgunearekin integratuta dago, hemen: Berria.eus/berbaxerka . Jokoaren euskal bertsioaren sortzaileek, Marc Font informatikariak eta Gorka Salces irakasleak, asteartean aurkeztu zuten integrazioa, Martxelo Otamendi zuzendariarekin. Jokoaren mekanika berdin jarraituko du, baina Euskaltzaindiaren hiztegiaren bertsioarekin eta onartutako hitzen zerrendarekin orrazketa egin dute Berriaren euskara arduradunek eta jokoaren garatzaileek.

Era berean, Berriak egun "tematikoak" edo beste berrikuntza batzuk etor daitezkeela abisatu du, esate baterako martxoaren 8an, emakumearen nazioarteko egunean, antolatu zen joko bereziaren ildokoak.

Orain arte bezalatsu, jolasa egunero bukatzen da, puntuak ez dira gordetzen, ez dago sailkapenik, eta gauerdian joko berri bat hasten da. Erabiltzaileak bere burua du erronkalari handiena, beraz. 

Berbaxerkaren aurrekari hurbilena Paraulogic joko katalana izan zen, zeinak 2021 amaieran arrakasta handia lortu zuen. Hura ere komunikabide batean integratu zen ospe-eztanda horren ondoren,Vilaweb agerkari elektronikoan, hemen.

Azken asteetan garatu diren bertsio batzuk dira halabe Caxellu (asturierazko bertsioa), eta, orain berri, Pensatermos (galegozkoa).

Erabili eta ondo igaro: http://berria.eus/berbaxerka 



Erantzun

Sartu