Teknologia albisteak

Naziometroaren 3. neurketan, euskal herritarren %40,5 Euskal Estatuaren alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-01-17 : 09:34

Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza laborategia (TM eLab) hirugarren edizioa aurkeztu du, 2020tik egiten digardue Naziometro edo Euskal Burujabetzaren Barometroarena. Urtarril honetan argitaratutako inkestan, burujabetzaren aldeko jarreraren datuak eman dituzte oro har.

Euskal Estatu baten etorrerari buruz galdetuta, euskal herritarren % 40,5ek adierazi du horren alde dagoela, eta % 29,2k, berriz, aurka. Hala ondorioztatzen du Naziometroaren hirugarren neurketak, zeinaren arabera independentziaren aldeko jarrerak hamaika puntuko aldea ateratzen baitio kontrako jarrerari. Horrek esan nahi du, aurreko galdeketatik, desberdintasun hori puntu bat handitu dela.

TM eLab-ek dioenez, Naziometroaren helburua Euskal herritarrek subiranotasunari, autogobernuari edo independentziari buruz dituzten iritziak eta pertzepzioak aztertzea da.

Azken inkestaren arabera, inkestatuen ia bi herenek uste dute bai EAEk bai Nafarroak beren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko luketela. Horren aurka daude ia % 20. Hauek udaberriko igoeren eta jaitsieren ondoren, iazko azaroko galdeketarekin parekatzen diren proportzioak dira.

Azkenik, Naziometroak adierazi du euskal herritarren % 64,8k uste duela euskal gatazka ez dagoela erabat itxita, gauzak konpontzeke daudela. Gainera, % 53,9k positibotzat jo du ezker abertzaleak biktimen mina "inoiz gertatu behar ez zela" adierazi izana.

Naziometroaren inguruan informazio gehiago jakin nahi izanez gero, hemen. Aurretik, lehen eta bigarren neurketaz informatu genuen Sustatun. Oraingo 3. neurketako grafiko interesgarri batzuk jarrian, zeinetan jada 3 neurketa egin ondoren, eboluzio marrazketa bat ikus daitekeen.

Indepedentziarekin ados ala ez:

Eremu geografikoaren arabera, erabakitzeko eskubidearen onarpena:

Autodeterminazio erreferendum baten onarpenaz:

Erantzun

Sartu