Teknologia albisteak

Txillardegiren heriotzaren 10. urteurreunean, bere izenaren aldeko erreibindikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-01-14 : 10:48

Gaur bete dira 10 urte Jose Luis Alvarez Enparantza,Txillardegi, hil zela. Hizkuntzalari abertzale eta euskaltzalea erreibindikatzeko unea ere bada, Donostiako Udal Liburutegi nagusiari Txillardegiren izena emateko ekimena berriabatu baita. Hemen webgunea sinadura bilketarekin: https://txillardegiliburutegia.eus/ 

Zenbait bider egin dio uko Donostiako udalbatzak, nagusi diren alderdien bidez, Txillardegi Liburutegia izendatzeari. "Ez dago nahiko kontsentsurik Txillardegiren izena jartzeko", izan ohi da aitzakia, duela urtebeteko artikulu honetan jaso bezala.  Zortzi urte atzerago begiratu, eta berdin

Berriak gaur bideoa ere zabaldu du, hainbat lagunen iritziarekin erreibindikazio hau dela eta.

Erreibindikazioari indar berria emateko, Txillardegi Liburutegia webgunearen sustatzaileek hala diote: "Uste dugu Txillardegiren kultur eta literatur arloko lanak berez hitz egiten duela bere merezimenduak zerrendatzen ibili beharrik gabe: heriotzaren hamargarren urtean, Txillardegi Liburutegiarena izatea nahi genuke, Koldo Mitxelena eta Carlos Santamaria dauzkagun bezala. (...) Jaiotzez aldezle talde oparoa izan zena are gehiago zabaldu nahi dugu oraingoan, arlo eta eremu ugariko lagunen atxikimendua jasoz. Horregatik, kultur esparruko eragile guztiei zabaldu diogu ekimena eta sinadura eskea. Alegia, ahalik eta sinadura gehien bildu nahi dugu Donostiak Txillardegi Liburutegia izan dezan. Zurea ere tartean egotea nahiko genuke, denon artean ekimen xume baina justiziazko hau aurrera eraman ahal izateko".

Bihar larunbata, urtarrilak 15, 12.00etan egingo zaio omenaldia Txillardegiri, Donostiako Txillardegi plazan (Antigua auzoan, kaletegian Gaskoinia plaza, kaletegian ere ez baitu izenik euskaltzale honek).

Txillardegiren izena Liburutegiari emateko ekimenean sinatzeko, hemen: https://txillardegiliburutegia.eus/

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago