Teknologia albisteak

Ko-sorkuntza proiektuak saritu dituzte ArantzazuLab bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-22 : 17:31

Martxoan eratu zen ArantzazuLab, Gipuzkoako Gizarte Berrikuntzarako Laborategia, eta urte amaierarako jakitera eman du bultzatu duen ekimenetako baten emaitza: Ko-sorkuntza Esperimentuen Lehiaketa antolatu dute azken asteetan, eta proiektu irabazleak jakinarazi dituzte.

Joan den larunbatean eman ziren ezagutzera Arantzazulab-ek antolatutako Ko-sorkuntza Esperimentuen Lehiaketaren irabazleak. Ekimenaren lehen ekitaldiko garaileen aurkezpena webinar baten bidez egin da. Lehiaketak, urriaren 4tik azaroaren 8 arte martxan izan dena, erantzun zabala izan du, eta deialdiaren helburuekin bat eginda, hamabi proiektu aurkeztu ziren.

Lehiaketaren xedea izan da ezagutza berria eta egiteko modu berriak ko-sortzea eragile ezberdinen arteko elkarlanaren bitartez esperimentu ausartak sustatuz. Hamabi proposamen aurkeztu dira, honako ardatzen inguruan landutako gaiak: lankidetzazko gobernantza, herrigintza eta garapen komunitarioa.

Eta irabazleak izan dira:

  • G2030 edo Galdakao 2030 marrazten, Galdakaoko Udala, Maraka eta Apitropik-ek aurkeztua. Galdakaok dituen erronka nagusiak kontuan hartuz, hauei aurre egiteko misioak definitu eta misioen gaineko ko-sorkuntza espazioak garatu nahi dira. Eta espazio hauek erabili partaidetza modu berriak esperimentatzeko.
  • Galdera Ikurrak. Farapi eta Tabakalera Medialab.en proiektua. Esplorazioa eta eraikuntza irekian oinarritutako proiektua da. Nerabeekin galderak egin, esploratu, eta ingurunearekin konektatzeko espazioa emango diena. Ongizatearen gaia eta osasun mentalean fokoa jarrita haur eta gazteekin bideak esploratuko dira hainbat ikuspegi berritzaile jarraituta. Ko-sorkuntza bi mailatan lantzea eta horren inguruko hausnarketa egitea proposatzen da: alde batetik, gazteekin, eta beste alde batetik, proposamena landuko duten eragileen artean.

Informazio gehiago hemen.

Aurkeztutako hamabi proiektak, zehatzago azalduta PDF honetan

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago