Teknologia albisteak

Damolat, unitate didaktiko bat periferiako nerabe euskaldunentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-13 : 09:45

Duela egun batzuk aipatu genuen Igo Bolumena jardunaldiaren emaitzetako bat, Damolat unitate didaktikoa, sarean dago jada. Periferiako ikasle nerabe euskaldunentzako diseinatutako plan bat da, AEK-AHIZEk Ikastolen Elkartearekin landu duena.

Zein da periferia hori? alderdi praktikotik, ikerketa Bilbo Handian egin zuten 2020 hasieratik 2021eko udaberrira arte Bilboko, Portugaleteko eta Getxoko ikastetxeetan. Baina periferia sinbolikoa da, Bilbo Handiko egoera hori beste hainbat tokitan ere gertatzen baita, eta ezaugarri hauek ditu: Euskararekiko lotura badute gazteek, baina ez da praktikoa eurentzako. Gehienek euskara ikastetxean jaso dute. Haurrak izanda garatu dute lotura euskararen munduarekin. Nagusitu ahala, ordea, euskararen munduarekin dituzten loturak ahuldu eta lausotu egiten dira.

Egoera horri buelta emateko saiakera da Damolat. Unitate didaktikoa jada publiko egin dute, hemen. Dagoeneko, proiektu piloto gisa, ari dira jada lanean Barakaldoko Minas ikastetxean. Xedea da nerabeek norbere euskarazko erreferenteak topatzea, horrela euskarazko kulturaren transmisioa bermatzeko. 

Unitatearen dokumentazioak azaltzen duenez, periferiako gazteek euskararekiko dituzten asoziazioak, jarrerak eta praktikak identifikatu eta ikastetxeak haiekiko
mantentzen duen lotura baliatuta, laguntza eskaini nahi da euskarazko kultur edukiak jaso eta bizitzeko tresnak sortzeko. Nola? Gazteei zuzenean galdetuz, euskal kulturarekiko atea zabalduz eta euren pentsaera eta bizipenetatik hizkuntza eta kultura berrinterpretatuz eta barneratuz.

Bestalde, Igo Bolumena jardunaldiak eman zuena Youtuben geratu da grabatuta.

Damolat deskargatzeko, hemendik.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago