Irailean aurkeztu zen liburua, Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) eta UOC Kataluniako Unibertsitate Irekiaren arteko lankidetzaren produktua, eta orain mintegi bat antolatu dute dekalogo horretan jasotzen direnak lantzeko, praktikara nola eraman tratatzeko. Azaroaren 17an, etzi asteazkenarekin, web mintegi formatuan, 17.00etatik aurrera. "Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak" goiburua eman diote mintegiari.
Deialdiakdioen moduan, "ikasteko eta irakasteko prozesuak gero eta testuinguru dinamiko gehiagotan gauzatzen ari dira. Ondorioz, eredu teknopedagogikoen garrantzia handia da, horiei esker izango baitugu testuinguru-aniztasun horretako funtsezko hainbat alderdi aztertu eta interpretatzeko modua: ikastaroen diseinu didaktikoa, interakzioaren kudeaketa, e-jarduerak edo ebaluaziorako prozedurak, besteak beste."
Ongi etorria. Abel Camacho (UEUko Online Eredu Pedagogikoa)
Sarrera. Albert Sangrá (UOC. "Decálogo para la mejora de la docencia online" egilea)
Mahai-ingurua:
Javier Portillo (UPV/EHU)
Amaia Arroyo (Mondragon Unibertsitatea. Gizarte Digitalerako hezkuntza eta Komunikazioa alorra)
Maitane Cortés (Deustuko Unibertsitatea. Deusto Online)
Pablo San Román (Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Hezkuntza Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia)
Izena eman nahi baldin baduzu, idatzi komunikazioa (a bildua) ueu.eus helbidera.
Dekalogoko hamar puntuak laburturik, Sustatun argitaratu genuen albistean. Liburua UEUren dendan eros daiteke, paperean edo PDF-a jaisteko. Lehen kapitulua doan deskarga daiteke (PDF).
Erantzun
Sartu