Euskararen doinu eta oihartzuna gogora dakarkiguten izenak duela ia 2.000 urteko hilarrietan: Onse, Onso, Oandissen, Agirseno, Arancis, Sesenco, Lesuridantar, Velar-thar... Material interesgarri hau duela urtebete Bergarako Laboratorium Zientzia Museoan izan zen erakusketan, baina pandemia garaian haren zabalkunde mugatua izan zen. Orain, Soriako harrien zaindariek berriro ireki dute beste erakusketa bat, Donostian kasu honetan, Euskaltzaindiaren eta San Telmo museoaren laguntzarekin.
Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako erromatar epigrafeei esker, aro krisauko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu. Holarrietan pertsona-izenak ageri dira, eta hauetan oihartzun euskaldunak nabari dira, aitzineuskara edo akitanierarekin lotura izan dezaketenak.
Soriako aldean, harrietan aditu nagusia Eduardo Alfaro arkeologo da, eta berarekin Idoubedas Oro izeneko elkarte bat ari da. Euskal Herrira harrien multzo bat ekarri dute, eta atzodanik dago ikusgai erakusketa Donostiako San Telmo Museoan.
Horrez gain, dibulgaziorako egitarau bat antolatu dute, jarduera hauekin:
San Telmo museoko erakusketa 2022ko urtarrilaren 16ra arte egongo da Donostian, astelehenetan salbu asteartetik igandera arte, 10:00-20:00 ordutegian.
Adibide gisa hemen duzue Sesenco edo Zezenko delakoaren estela ezaguna, Donostiara etorritakoen artean dagoena:
Erantzun
Sartu