Greba orokorraren jarraipena Interneten
2009-05-21 09:05
ELA, LAB eta beste sindikatu batzuek gaurko Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorraren jarraipenerako, zenbait tresna eta ekintza antolatu dira Interneten. Bereziki, euskaraz, GrebaOrokorra.info zenbait proposamen egin ditu, eta bertan aurki ahal izango da gaur zuzeneko informazioa.
Besteak beste, aldarrikapena egiteko bide hauek proposatu ditu GrebaOrokorra.info webguneak:
- Twitterren, #grebaorokorra gakoa erabili mezuetan. Bilaketaren bidez jarraitu daiteke, edo webgunean bertan.
- Argazkiak Flickr-era igotzeko proposatu dute, etiketa hori erabiliz: grebaorokorra.
- Bideoak ere, grebaorokorra etiketarekin jarriz gero Youtuben, Grebaorokorra.info webguneko bideo-aplikazioan ere ikusiko dira.
Era berean, jarraibide batzuk ere idatzi dituzte, nork bere blog edo webgunean grebarekin bat egin nahi balu. Adibidez, proposatzen dute modu bat izan daitekeela nork bere webgunea ixtea, eta desbideraketa egitea GrebaOrokorra.info webgunera. HTML kodez egitekotan:
etikteten artean zera jarri:
Argibideen dokumentua hor goian itsatsi dizuegu.
Erantzunak kargatzen...