Teknologia albisteak

Urmuga 2021, aurten ere musika eta mendizaletasuna Euskal Herriko uren banalerroan zehar

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-12 : 10:12

Mendizaletasuna eta musika batzen dituen eta iaz estreinatu zen Urmuga ekimena aurten ere egingo da: bi aste pasatxo (19 egun), ibilbide bat eginez Euskal Herriko uren banalerroan zehar, ibiliak musikarekin uztartuz. Ibilbide osora apuntatzen ahal zara, egun batekora, edo kontzertu jakin bateko ikusle izan zaitezke. "Errespetua da ezarriko den baldintza bakarra, mendi eta musikarekiko errespetua", dio antolakumtzak.

Irudian ikusten da ibilbidearen eskema, ekialdetik mendebaldera garatuko dena. Etapak hauek izango dira,

UZTAILAK 13/01. Angulo portutik (720m) - Urduña portura (900m)
Garobel (Sálbada) mendilerro barna. Gailurrak : Urieta 1.113, Eskutxi 1.178, Iturrigorri (Tologorri) 1.066. 6-7 ordu

UZTAILAK 14/02. Urduña- Altube portura (650m)
Gibijo zehar. Delika urjauzia.Gailurrak: Peña Erea 1.110. 5-6 ordu

UZTAILAK 15/03. Altube - Barazar portura (607m)
Gorbeia Parke Naturala zeharkatuko dugu. Gailurrak: Gorbeia 1.475, Aldamin 1.376m. 9 ordu.

UZTAILAK 16/04. Barazar - Urkiola portura (712m)
Dantzaleku 741 m, Arginsolis 729m, Pagobakar 687m. 4 ordu.

UZTAILAK 17/05. Urkiola - Arlaban (587m)
Urkiola Parke Naturalaren bihotzean. Anboto 1.296, Orisol 1.127. 9 ordu.

UZTAILAK 18/06. Arlaban - Aumuategi - Usakoetxena (920m) – Urbia 1.257m
Elgea mendilerroan, gainik gain, Zadorra urtegia begibistan. Mugarriluze 1.109m. Urbia. 7,5 ordu.

UZTAILAK 19/07. Urbia - Otzaurte portura (652m)
Arbelaitzetik Aitzkorriko Ertza. Aitzkorri 1.528m. 8-9 ordu.

UZTAILAK 20/08. Otzaurte - Lizarrusti portura (615m)
Altzania basoetan murgildurik: kromletx eta trikuarriak. Intsusburu 946m. 6,5 ordu.

UZTAILAK 21/09. Lizarrusti - Albiasu herrira (617m)
Aralar iparraldean, larra zabalak, basoak, gure mitoen mendia. Putxerri 1.296m, Errenaga 1.282m. Arkuek.

UZTAILAK 22/10. Albiasu - Orin-gaña lepoa (990m)
Larrau, Araxes, Leizaran eta Ezkurra ibaiak sortzen dira gain hauetan. Ireber 1.206m. 6 ordu.

UZTAILAK 23/11. Orin-gaña- Belate (847m)
Ultzama eta Baztan artean, aintzinako Kontrabandisteen bidetatik. Ireber 1.197m. Larremiar galtzada.

UZTAILAK 24/12. Belate - Urkiaga lepora (912m)
Argintxo lepotik, Auñamendietako korapilo geologikoa. Saioa 1.418m. Belateko galtzada. 7,5 ordu.

UZTAILAK 25/13. Urkiaga - Ibañeta (1.057m)
Kintoako mendietatik, Ibañetara, Auñamendietako atea. Adi 1.459m, Mendiaundi 1.213m, Lindux 1.220m.

UZTAILAK 26/14. Ibañeta - Azpegi (950m)
Lepoeder, Bentartea, Arnostegi, Organbide, historiaz beteriko mendi atakak. Urkulu 1.423m. 8 ordu.

UZTAILAK 27/15. Azpegi - Burdinkurutzeta (1.135m)
Okabe aurkituko dugu, Euskalherriko estazio megalitikorik garrantzitsuena. Okabe 1.456m. 7 ordu.

UZTAILAK 28/16. Burdinkurutzeta - Bagargiak (1.327m)
Zuberoako mendietan . Iratiko Txaletetan lo egingo dugu, hurrengo egunean 17garrena egiteko. 7 ordu.

UZTAILAK 29 /17. Bagargiak - Larraineko lepoa (1.573m)
Orhi Mendia igaroko dugu: “Orhiko txoria, Orhin laket”. Zazpigaina 1.765m, Orhi 2.017m. 8,5 ordu.

UZTAILAK 30/18. Larraineko lepoa - Erraize (1.578m)
Holtzarte, Kakueta goitik. Otsogarrigaña 1.923m, Binbaleta 1.758m. 8,30 ordu.

UZTAILAK 31/19. Erraize – Hiru Erregeen Mahaia (2.446m)
Auñamendi. 9 ordu.

Kontzertu eta musika ekitaldiak noiz non izango diren, definitzeko dago oraindik, baina besteak beste Gorka eta Nerea Urbizu, Olatz Salvador, Anari, Nogen, Dupla, Niko Etxart, Juantxo Arakama (Glaukoma), Idoia Asurmendi, Chill Mafia eta Alex Sardui arituko dira. Ekainean erosi ahal izango dira sarrerak kontzertu hauek ikusteko.

Ibilaldian izena emateko formula desberdinak ere izago dira:

  • Egun bakarrekoa
  • Asteburua: Ostiral gabetik igandera. (hiru asteburu tokatzen dira uztailaren 13aren eta 31ren artean)
  • Aste osoko zeharkaldia (Uztailak 13-Uztailak 18 / Uztailak 19-Uztailak 25 / Uztailak 26-31)
  • Bi asteko zeharkaldia.
  • 19 egunetako Urmuga zeharkaldi osoa

Informazio gehiago, https://urmuga.eus 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago