Joan den astean hiru Euskadi Literatura sari jakinarazi ondoren, Jaurlaritzak gainerakoen berri eman du gaur. Gaztelaniazkoez gain, euskarara egindako literatura itzulpenekoa Idoia Santamariak irabazi du Aldibereko lanagatik (Ingeborg Bachmann). Saiakerakoa irabazi du Uxue Alberdik, Kontrako eztarritik lanagatik.
Uxue Alberdiren saiakera saritua (Kontrako eztarritik) emakumezkoen bertsolaritzaren azken urteetako errepaso bat da, aurreriritzi eta matxismoen (batzuk ez bereziki mikro-) kontrako borroka eta bilakaera baten istorioa.
Alberdiren beraren esperientziaz gain, beste 15 emakumezko bertsolarirekin izandako elkarrizketak dira liburuaren muina osatu dutenak. Eta horietatik, ondorioak ere atera ditu alberdik, adibidez emakume bertsolarien jarduna mugatzen duten 22 mekanismoren zerrenda lazgarri bat.
Saiakera hau Lisipe sortan argitaratu du Susak. Gogoeta feminista berriari eskainitako sorta bat da.
Ipuin liburua da Ingeborg Bachmannena, bost narrazioz osatua; Aldibereko, eta Idoia Santamaria izan da itzultzaile saritua.
Feminismoaren gaia ere nabari da honetan, badago ba, lotura bat saritutako Alberdiren lanarekin. Kritika batean irakurri dugu: "Liburu honetan bost erretratu taxutzen baitzaizkigu, bost feminitate-eredu, nolabait esateko, artez edo moldez gizonen baten inguruan garatzen direnak, eta zorrotz islatzen dituztenak ez bakarrik Bachmanni seinalatu izan zaizkion gai orokorrak (komunikazio-falta, giza harremanen noraeza, hizkuntza-kezkak…), baizik baita tentsio patriarkalen forma desberdinak ere, feminitate distortsionatuon iturburu beti: banitatea, itxurakeria, muturreko segurtasun-falta, autoengainua… Horiek guztiak haragitzen dituzte emakumeok, batik bat erdiko hiru ipuinetako protagonistek."
Euskarazko sari hauez gain, gaztelaniazkoak ere jakinarazi dituzte:
Eta joan den astean jakinarazitakoak izan ziren:
Datorren azaroaren 19an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak Bilboko Azkuna zentroan egingo den ekitaldi batean.
Erantzun
Sartu