Teknologia albisteak

Iñigo Astizen saria eta osabaren zoriontzea Espainiako Senatutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-08 : 18:12

Euskadi Literatura sariak (batzuk) jakinarazi ditu Jaurlaritzak astean. Karmele Jaio, Iñigo Astiz eta Miren Asiain dira sarituak. Hiruei zorionak gure partetik ere, baina jaso dituzten zorion mezuen artean, arreta deitu duen bat, Koldo Martinez Nafarroako senatariak Espainiako Senatuan egindako hitzaldi batean zoriondu ahal izan du Iñigo Astiz bere iloba, modu hunkigarrian zoriondu ere.

Sariak hauek izan dira:

Eta aipatu dugun Koldo Martinezen hitzaldia, honakoa (gaztelaniaz da, euskaraz kasu batzuetan egin daitekeen arren Senatuan, mezua audientzia jakin bat buruan egin baitzuen Martinezek):

Koldo Martinezek euskarak jasandako jazarpena eta bazterketa aipatzen du, "analfabetoa zen nire ama" esanez hasitako hitzaldian. Hau da, euskaraz idatzi edo irakurtzeko ahalik gabe euskaldunek pairatutakoak gogorarazi ditu. Iraganeko zapalketak, gaur egungoekin ere lotu ditu, nola, adibidez, Nafarroako euskararen ofizialtasun partzialera ere ezin diren sartu udalerri batzuk, eremuen zonifikazio aldaketa gehiengoz nahi eta eskatu arren.

Hitzaldiaren epilogoan, Martinezek kontatzen du nola azkenean ama alfabetatu zen, eta euskal poesia irakurtzen ere gozatu ahal izan zuen; besteak beste bere bilobaren poemak, Martinezen ilobaren poemak, Iñigo Astizen olerkiak. "Iñigo, zorionak; izan zirelako gara, garelako izango dira", amaitu du hitzaldia Martinezek.

Twitterren bertan izan du erantzuteko aukera Astizek: "Mila esker, Koldo. Hunkitu naiz. Hain justu, amoñari dedikatu nion zein, eta Analfabetoa izeneko poema liburua." Mezu haria hemen irakur dezakezue.

Eguneraketa, azaroak 9. Koldo Martinezek esanda, Senatuko euskararen erabilpenaren inguruko datu bat zuzendu dugu, eta jakin, bide batez, hitzaldia eman baino 5 minutu lehenago jaso zuela Astizen sariaren berri senatariak.

 

Erantzun

Sartu