Oharrak erraz antolatzeko aplikazio eta zerbitzuak
2020-06-22 16:33
Duela egun batzuk Twitterren aurkitu genuen txiolari euskaldunen hari batetik, horra zerrenda bat ohar sinpleak hartzeko software desberdinak aipatzen dituena.
- Evernote. Ezagunenetakoa, propietarioa. Bi gailutan erabiltzeko topea jarri zutenetik, jendeak alternatiba bolatzen ditu.
- Simplenote. Librea eta arina.
- Jopplin. Ez du web zerbitzurik. Baina, bai Android aplikazioa eta PC/Mac bezeroak. Datuak Dropbox, Google Drive edo NextColud bitartez elkarbanatu daitezke.
- Google Keep. Argi-bonbilaren ikono horia... Android sistema eragilearekin etorri ohi da, baina web bertsioa ere badu. Gehienok eskura dugu, nahiz eta hor dugula konturatu ez. iOS sisteman ere bada oharren sistema parekide bat: Notes/Notas.
- Instapaper. Ez horrenbeste oharrak gordetzekoa, baizik eta webguneen erreferentziak gordetekoa gehiago... Webguneen eta esteken aurrebistak erakusten ditu. Gehiago da Del.icio.us bere garaian izan zenaren ondorengoa. Haren beste oinordeko bat, Diigo, erabili daiteke baita eta web erreferentziak eta oharrak gordetzeko.
- Disroot aipatu dute hariko erabiltzaile batzuek, baina e-posta eta beste komunikazio zerbitzu federatu, des-zentralizatu eta aske batzuk izateko balio du gehiago, iruditu zaigunez.
- Outline, taldeko wiki kolaboratibo baten eran funtzionatzen duena, software librea.
- Worfklowy, antolakuntzara enfokatua gehiago, beharbada.
- Notion; hau ere antolakuntza eta laneko produktibitatera begira pentsatutakoa.
Erantzunak kargatzen...