Hizkuntzak eta hitzen ordena: grafiko bitxiak
Meme moduko bat ikusi dugu zirkulatzen hortik: ingelesezko esaldi bat japonierazko bere itzulpenarekin konparatuta, eta nola hitzen ordena guztiz alderantzizkoa den. Euskara eta ingelesa konparatzen dituen bertsio propioa sortu dugu guk, eta euskaldunok beste horrenbeste baiezta dezakegu, japoniarrek bezala: ingelesa hizkuntza aldrebesa da gero!
Horra ingelesezko esaldia: I want to try on a suit I saw in a shop that's across the street from the hotel.
Guk honela eman dugu euskaraz (itzulpen aukera bat, berme profesionalik gabe egina): Hotelaren pareko espaloian dagoen dendan ikusi nuen jantzia probatu nahi dut.
Ikusten den bezala, euskarazko hitzen (eta partikulen) ordena eta ingelesezkoa alderantzizkoak dira, ia simetrikoki. Hain zuzen ere horixe gertatzen zen meme originalarekin, ingelesa eta japoniera konparatzean.

Memeak osaketa izan du hortik zehar, beste hizkuntza batzuen gehikuntzarekin. Horra txinera eta ingelesa:
Europako hizkuntza batzuekin konparazioak: finlandierarekin eta alemanarekin:


Indiako marathiera hizkuntza indo-europarra da, ingelesa bezala, baina hitzen ordena geurearen estilora daukate:

Eta sorpresa bat, ingelesa eta thaiera zein paraleloak diren:

Erantzunak kargatzen...