Musikariak.eus: Spotifyri boikota egiten dieten euskal artisten ideia berri bikaina
Musikariak Palestinarekin ekimenekoak Spotify erabiltzeari utzi zioten, Palestinaren aldeko ekintza gisa, Spotifyko burua Israelgo armagintzaren sustatzaile delako eta, hortaz, genozidioaren konplize, esan dezakegu. Euskal musikarien talde horrek orain webgune/aplikazio argitaratu dute euren musika entzun ahal izateko: Musikariak.eus
Bandcamp bidez antolatutako zerbitzu interesgarria da. Beste musika-biltegi horretan dago, baina jogailua integratuta dago Musikariak.eus-en, eta horrela entzuten ahal da talde edo musikari bakoitzaren musika. Eta erosteko aukera ere bai, bakoitzaren Bancamp loturaren bidez.
Gainera, bisitatzen baduzu Musikariak.eus mugikorrarekin ikusiko duzu ohar ba: Instalatu. Ez da aplikazio bat jaitsi eta Androidean instalatzen duzula, baizik eta webgunearen mugikorreko bertsio baterako sarbidea lortzen duzula, aplikazio-ikono baten bidez lasterbidea ere lortzen duzula mugikorrean, eta a ze ikono politarekin gainera.

Hona mugikorrarekin kantu bat jotzen:
Erantzunak kargatzen...