Joan den asteburuan ireki eta aurkeztu dute Segurola.eus webgunea, Iñaki Segurola (Azpeitia, 1962-2022) filologo, hiztegigile, idazle eta iritzi emaileak bere bizitzan zehar egindako lanak jasotzeko egina.
Era askotako idatziak eta ikus-entzunezkoak bildu eta katalogatu dituzte. Hala, aldizkari, egunkari zein blogetan idatzitako iritzi artikuluak, podcast zein irratsaioetan egindako kolaborazioak, liburuak.
Ogrotariko atala ere jarri dute, goitizen hori zuelako Segurolak, Ogrue. Eta Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) izan zelarik Segurolaren bizitzako lan eta ekarpen handi bat, Ogrotarikoa ere hiztegi bat da, bere asmakuntza linguistikoen adibideekin...
Ogro gehiago ere bai tartean: abenduaren 20an aurkeztu zen webgunea, Ogro Operazio delakoa (Carrero Blancoren kontrako atentatua) egun horretan izan zelako.
Webgunea osatu dute Ekaitz Goikoetxea adiskideak eta Garbiñe Larrea alargunak, beste hainbat lagunen laguntzarekin (ikus Nor Gara atala).
Bisitatu eta gozatu: Segurola.eus
Erantzun
Sartu