Teknologia albisteak

Untzueko Gerga gazteluaren mugarria zutik.

 

Urriaren 6an, larunbatean, Orbaibar Bizirik ekimenak, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenarekin batera, Gerga gazteluaren mugarria pausatu zuen Untzueko Harkaitzan, Orbaibarraren bihotzean.

Nafarroako gazteluak mugarriztatzeko ekimenaren barruan, larunbat honetan Untzueko Gerga gazteluan genuen hitzordua.

Untzueko Harkaitzeraino mendi martxaren ondoren, gazteluan zegoen tokian ekitalditxo bat burutu zen: Iñaki Sagredoren hitzak, agurra, mugarriaren inaugurazioa eta antolatzaileen txanda. Bukatzeko, Untzueko elkartean egin zen bazkari herrikoian indarrak hartzeko parada izan zuten partehartzaileek. 

Aurtengo urtarrilaren hasieran Eskoriatzako Aitzorrotz gazteluan lehenengo mugarria jarri genuenetik, dagoeneko, 16 gaztelu dira ahazturatik atera ditugunak: Irulegi, Burgi, Gorriti, Ziordia, Irurita, Beloaga, La Mota, Uharte-Arakil, Ibero dorrea, Garruze, Mendikute, ... Hurrengo hitzordua urriaren 20ean izanen da Aitzitako Gazteluan (Irurtzungo Bi Ahaizpeetan).

Hona hemen mendi martxa eta ekitaldiaren bideoa.

Erantzun

Sartu