Teknologia albisteak

Nafarroako gazteluak mugarriztatzeko dinamikak aurrera darrai

Aurtengo urtarrilaren 14an lehenengo mugarria jarri genuen Aitzorrotzeko gazteluan, Aitzorrotz Kultur Elkartea eta Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin. Ordutik dinamika hau ez da gelditu, eta hamaika izan dira mugarriztatu ditugun gazteluak: Irulegi (Aranguren ibarra), Beloaga (Oiartzun), Mendikute (Tolosaldea), Uharte, Burgi, Orarregi (Irurtzun), Irurita (Urdiain), La Mota (Donostia), Ziordia, Gorriti, … beti ere, tokian-tokiko elkarte edota udalaren laguntzarekin.

Irulegi

Oso balorazio positiboa egiten dugu. Alde batetik, orain arte egindako lanarengatik, askotan ahazturaren putzu beltzan zeuden gaztelu horien oroimena argitara atera dugulako. Eta bestetik, herrietako jendearen partehartzea eta jakinmina, beste behin, azaleratu delako.

Ekimen honetan bidelagun izan ditugunak ezin ditugu ahaztu: Mikel Enparantza (mugarriaren diseinua), Joseba Asiron eta Iñaki Sagredo (gazteluen inguruko testuak idazteagatik), eta lehen esan dugun bezala, herriz-herri lagundu diguten elkarte, lagun-talde eta udalak.

Nafarroako antzinako gazteluak seinalatzearen helburua daukagu, horretarako gaztelu bakoitzeko mugarri bat jartzea proposatzen dizuegu. Honekin helburu bikoitza daukagu:

      1. Nafarroako gazteluak non zeuden markatzea, beraienganako errespetua eta kontsebazioa berma dezan.

      2. Nafarroako oroimen historikoa berreskuratzea, kasu honetan, antzinako defentsa sistemaren bidez.

 

Orain dela 500 urte, 1512ko uztailean Albako Dukearen tropek Nafarroan sartu eta inbaditu zuten, bere lehenengo agindua bertako gazteluak eraistea izan zelarik. Villalba koronelak, 1516tik agindu hau betetzen burubelarri ibili zena, horrela idazten zion Cisneros kardenalari: “los navarros están tan bajos de fantasía desde que su señoria mandó destruir los castillos que no hay navarro que levante la cabeza.”

Gure helburua harrotasuna berpiztea da, eta 500 urte geroago, gaztelu horiek altxatu eta defendatu zutenen oroimena gordetzen dugula adierazi nahi dugu.

Mugarrien dinamika honekin jendartea gure historiarenganako kontzientziaoa eskuratzea bilatzen dugu, baita historia hori argitara ekartzea ere.

Interesa duten udal eta kultur elkarte oro animatu nahi dugu gurekin kontaktuan jartzeko, beraien herri-gazteluetan mugarria jarri nahi badute.

DATOZEN HITZORDUAK :

-. Irailaren 22an, larunbata, Garrüzen:

Garruztarrei omenaldia. 1512.urtean sarraskituak izan ziren herritarrei omenaldia.

Napartar Naturalak ekimenaren laguntzarekin. Urriaren 14an Donapaleun antolatuko dugun jaialdiaren aurre-egitarauaren barruan.

Egitaraua:

. Atsaldeko 3etan: Hitzaldia Peio Monteanorekin “La Baja Navarra en tiempos de la conquista” (zuzeneko itzulpena euskeraz)

. 5etan, 1512ko demasiak oroituz, Harri pausatzea.

. Gaueko 9etan, DANSERIE ENSEMBLE taldearen emanaldia Garrüzeko elizan


-. Irailaren 29an, larunbata, Uharte-Arakilen:

Uharte-Arakilgo gazteluaren mugarria. Udalaren laguntzarekin. Herrietako jaien barruan.

Egitaraua:

-. 10:00 etan: Dianak Etxarriko gaitariekin

-. 13:00 etan: Mugarriaren inaugurazio ekitaldia elizaren parean.

Ondoren, auzatea

-. 13:30 etan: Uharte eta Uharte Arakilgo Erraldoien Konpartsak

-. 14:30etan: Herri Bazkaria

-. 20:00etan: Auzatea eta Dantzaldia Herriko Plazan.


-. Urriaren 6an, larunbata, Untzuen:

Untzueko Gerga gazteluaren mugarria. Orbaibar Bizirik ekimenaren laguntzarekin.

Egitaraua:

-. 11etan: Irteera frontoietatik

-. 12etan: Mugarriaren inaugurazioa

-. 2etan: Bazkaria Untzueko elkartean

 

Edozein zalantza eta ekarpenarekin:

info@1512-2012.com

948226568 . 663370825

Irulegiko gaina

Erantzun

Sartu