Teknologia albisteak

Project Bloks, haurrei programatzen irakatsi nahi dien beste proiektu bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-07-12 : 10:37

Project Bloks hardware irekiko ikerketa proiektu bat da eta bere helburua umeei programatzen irakatsiko dien programazio-esperientzia ukigarria sortzea da. Google Research, Google Creative Lab, IDEO eta Stanfordeko Unibertsitatearen ekimena da Project Bloks. Badira beste hainbat proiektu haurrei programatzen irakastea helburu dutenak, besteak beste BBCren micro:bit eta Raspberry Fundazioaren Astro Pi, biak ere lehenago Sustatun aipatu izan ditugunak.

Haurrek jolasean eta gauzak euren eskuekin eraikiz ikas dezakete. Programazio ukigarriaren (tangible programming ingelesez) abantailetako bat da programazioa zerbait fisikoa egiten duela eta haurrek jolasteko modukoa da, eta bere helburua da programazio-pentsakera erakustea haurrei. Esparru honetan badira hainbat proiektu, Cubetto programazio jostailuak kasu.

Hiru elementu-mota daude proiektu honetan:

  • Brain board: argi-indarra eta konektibitatea ematen du. Beste elementuek bidaltzen dituzten seinale edo aginduak irakurri eta konektatuta dauden (Bluetooth edota WiFi bidez) kanpoko gailuetara bidal ditzake aginduak. Raspberry Pi Zero bat erabiliz dago egina.
  • Base board: elementu hau da "puck"-ek bidaltzen dituzten aginduak irakurri eta "brain board"-era bidaltzen dituena.
  • Puck: aginduak ematen dituzten elementuak dira (itzali/piztu, norabide baterantz mugitu, musika jo eta abar).

Beheko irudian ikus daitezke 3 elemento mota hauek:

Elementu hauek erabiliz musika jogailu bat eraiki dezakegu, Legoren WeDo 2.0 robot bat kontrolatu edota marrazkiak egiten dituen Mirobot bati aginduak bidali.

Ondoren datorren bideo honetan Project Bloks proiektua azaltzen dute bertako arduradunek:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago