Teknologia albisteak

PiZero, 5 dolar balio dituen ordenagailua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-11-27 : 13:13

Atzo iragarri zuen Raspberry fundazioak MagPi aldizkariaren Gabonetako zenbakiarekin PiZero ordenagailua oparituko duela. 5 dolarreko (4,7 euro inguru) prezioan salduko da ordenagailu hau. Zirkuitu-plaka bat da PiZero, eta zeuk gehitu beharko dizkiozu pantaila, argi-indarra, sareko konexioa edota sagu/teklatua.

PiZero ordenagailuaren sortzailea Raspberry Pi Fundazioa da. Irabazi asmorik gabeko elkarte honen helburua da informatikaren inguruko hezkuntza sustatzea, eta Raspberry Pi ordenagailu-seriea ekoizten du horretarako. Plaka-bakarreko ordenagailu merke hauek 2012az geroztik eta beti izan dira merkeak (25-35 dolar artean). PiZero berriarekin

PiZero ordenagailuaren ezaugarriak:

  • Galesen ekoizten dituzte ordenagailuak
  • Debianen oinarrituriko Raspbian sistema eragilea
  • Broadcom BCM2835 prozesadorea. 1GHz ARM11 (Raspberry Pi 1a baino %40 azkarragoa)
  • RAM memoria: 512MB, LPDDR2 SDRAM
  • Micro-SD sarrera
  • Mini-HDMI sarrera
  • Micro-USB sarrerak datu eta argi-indarrarentzat

20.000 PiZero prestatu zituzten (gehi beste 10.000 aldizkariarekin batera banatzeko) eta denak saldu direla esan du Eben Upton-ek, Raspberry Pi enpresaren arduradunak. Hemen behean ikus daiteke Eben bera PiZero ordenagailuaren aurkezpena egiten du:

Pi Zero delakoaren tamaina ikusteko, goiburuan duzue adibide bat dolar billete batekin, eta beste irudi honetan, duela 58 urteko ordenagailu batekin alderatuta.

Argazki hauek Ingalaterrako Norwich hirikoak dira. 1957koa da goikoa, udal zerbitzuetan ezarri zuten lehen ordenagailuarena. Behekoa Pi Zero bat eskuan duen Norwich-eko zaletu batek atera berri du.

Erantzun

Sartu