Teknologia albisteak

Google Translatek beste 13 hizkuntza gehitu ditu, tartean korsikera, frisiera eta gaelikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-02-19 : 09:10

Googlek atzo jakinarazi zuenez, beste 13 hizkuntza gehitu ditu bere Translate zerbitzura. Horrela, dagoeneko 100 hizkuntzako langa gainditzea lortu dute, 10 urteko ibilbidearen ondoren (2006an jaio zen Translate, 4 hizkuntzaren arteko itzulpenekin). Azken takada honetan gehitutako hizkuntzen artean, badira hiztun askoko mintzairak (amharera, xhosera, paxtuera,...), baina baita zenbait hizkuntza gutxitu ere, besteak beste korsikera, frisiera, Eskoziako gaelikoa eta hawaiiera. Euskara 2010. urtetik dago Translatek ematen dituen aukeren artean, nahiz eta oraindik ere emaitzak nolabaitekoak izan.

Googlek 2006an sortu zuen Translate izeneko itzulpen-zerbitzu automatikoa. Hasiera hartan 4 hizkuntza bakarrik zituen erabilgarri (ingelesa, txinera, errusiera eta arabiera). Harrezkero, urtero-urtero gehitu izan ditu hizkuntza berriak eta 10 urteren ostean 103 hizkuntzatan erabili daiteke zerbitzua. Googleren arabera, sareko populazioaren %99 da hori.

Atzo gehitu zituen hizkuntzak 13 dira: amharera, korsikera, frisiera, kirgizera, hawaiiera, kurdua, luxenburgera, samoera, Eskoziako gaelera, xhosera, shonera, sindia, eta paxtuera.

Hizkuntza berriak gehitu ahal izateko, Googlek itzulpenen corpus zabal bat behar izaten du lanean hasteko. Ondoren, 3 faktore nahasten dituzte: makina bidezko ikasketa automatikoa, lizentzia libreko edukia eta itzulpen-komunitate bat.

"As we scan the Web for billions of already translated texts, we use machine learning to identify statistical patterns at enormous scale, so our machines can "learn" the language. But, as already existing documents can’t cover the breadth of a language, we also rely on people like you in Translate Community to help improve current Google Translate languages and add new ones, like Frisian and Kyrgyz. So far, over 3 million people have contributed approximately 200 million translated words".

Euskara 2010etik (55. hizkuntza)

Zenbait hizkuntza gutxitu gaur gehitu diren bitartean, Euskara 2010. urtetik dago eskuragai Translate zerbitzuan. Garai hartan 5 hizkuntza berri gehitu zituzten aproba fasean (Alpha fasean): Euskara, Azerbaiyanera, Armeniera, Urdua eta Georgiera

Euskara munduko 55. hizkuntza izan zen Google Translate zerbitzuan. 

Erantzun

Sartu