Teknologia albisteak
1

Neckpoc: produktu absurdo bat aurkezten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-11-23 : 15:42

Duela egun batzuk Joxe Rojas teknofilo euskaldunak sustapen-kanpaina berezi bat ikusi zuen egunkari batean. Gailu absurdo eta barregarria iruditu zitzaion. Sustapeneko produktua eskatu eta iritsitakoan, bideo hau egin du.

Deia egunkariak banatzen du egun hauetan Neckpoc delakoa. 12 eurotan saltzen da. Ordenagailu aurrean lanean ari garenean lepoa tente edukitzeko tresna bat da.

Neckpoc-a jasotakoan, unpoltsing egin du Joxek, nolabait unboxing terminoa euskaratuz. Gailu teknologiko bat postatik jasotzen duzunean, hura zorrotik edo kaxatik ateratzeari esaten zaio unboxing teknologian, baldun eta prozesua irudiz (eta sentipenez) dokumentatzen baduzu.

Gainera, beste termino bat ere ikasi dugu bideoari esker: Disease mongering edo Gaixotasun salerosketa, kasu honetan bideoan kolaboratu duen Oier Gorosabel blogari eta fisioterapeutaren eskutik.

Jatorrizko informazioa, Teknopata blogean.

Erantzunak

2015-11-25 : 09:39

Bai, ogia ebakitzeko ere balio du. @Joxe Rojasek Neckpoc produktuaren beste aplikazio bat demostratu du beste bideo labur batekin, kasu honetan gif formatuan.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu