Neckpoc: produktu absurdo bat aurkezten
2015-11-23 15:42
Deia egunkariak banatzen du egun hauetan Neckpoc delakoa. 12 eurotan saltzen da. Ordenagailu aurrean lanean ari garenean lepoa tente edukitzeko tresna bat da.
Neckpoc-a jasotakoan, unpoltsing egin du Joxek, nolabait unboxing terminoa euskaratuz. Gailu teknologiko bat postatik jasotzen duzunean, hura zorrotik edo kaxatik ateratzeari esaten zaio unboxing teknologian, baldun eta prozesua irudiz (eta sentipenez) dokumentatzen baduzu.
Gainera, beste termino bat ere ikasi dugu bideoari esker: Disease mongering edo Gaixotasun salerosketa, kasu honetan bideoan kolaboratu duen Oier Gorosabel blogari eta fisioterapeutaren eskutik.
Jatorrizko informazioa, Teknopata blogean.
Erantzunak kargatzen...