Andoni Sagarna euskaltzainak azaldu zuen kontua duela egun batzuk bere blogean, baina gaur jakin dugu guk lagun baten txioagatik: GoogleDocs-ek euskaraz diktatzen zaiona testu bihurtzen du!
Jarraian ageri diren instrukzioak, Andoni Sagarnarenak berarenak dira, eta horiexek jarraituta egin dugu guk aproba.
1. Chrome nabigatzailean GoogleDocseko (edo Google Driveko) testu-dokumentu bat sortu.
2. Fitxategia menuan Hizkuntza Euskara hautatu
3. Tresnak menuan hautatu ahots bidezko idazketa
Ez da beharrezko Chrome nabigatzailean Google Docs euskarazko interfazearekin edukitzea, Sagarnaren pantaila irudietan ageri den bezala. Gure aproba, goiko irudiak erakusten duen bezala, ingelesezko interfazearekin egin dugu.
Gure saiakeren ondorioa, irudi horretan duzue. Patxadaz hitz eginez gero, ondo hartzen du Googlek testua. Puntuazio zeinuak nola eman, ez dakigu. "Puntu eta koma" esan, eta puntu eta koma idazten du Googlek, baina guk agindu ortografikoa eman nahi izan dugu. Izen propioekin ere egin dugu saiakera bat, baina letra xehez idatzi digu mikel lizarralde...
Halako kontuak hitzezko aginduz eman ote daitezkeen ez dakigu, beraz. Hortaz, testua eman nahi, baina momentuz badirudi gero lana eskatzen duela testu hori tajutzen. Gure adibideko ahapaldi saltoak ere interfazean saguarekin eraginda egin ditugu, ez ahotsaren bitartez.
Ze ona! Joan den abenduan egon nintzen ni proba batzuk egiten, lagun batzuen galdera tarteko, eta hauek baino emaitza pobretxoagoak izan nituen...
http://www.teknopata.eus/2014/12/euskarazko-ahotsak-testu