Teknologia albisteak

Sabotaje euskarafoboa administrazioko lan-eskaintzen kontra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2026-03-09 : 10:04

Argia aldizkariak ikerketa egin du demostratuz talde euskarafobo antolatuak daudela herri-administrazioko lan deialdi zehatzetan euskara eskatzen denean, haiek saboteatzeko. Errekurtsoak ezartzen dituzten pertsonak daude, ez lanpostuetara aurkezten direnak, baizik eta zuzenean sabotajea egiteko asmoarekin. Sabotatzaileen foro pribatuetako mezuekin frogatu du hau Argiak.

Errenteriako Udalerako 25 plazako lan eskaintza publikoa egin zen duela aste batzuk, oposizio libreko 25 labpostu, zeinetan C1 euskara maila eskatzen zen, EGAren baliokidea. Baina helegite bat izan zen, lan eskaintzaren deialdia eta oinarriak inpugnatu egin zituzten Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, eta Errenteriako Udalak eten egin du prozesua.

Inpugnazioaren atzean dagoen pertsonak lanpostuan interesik ez duela demostratu du Argiak bere ikerketarekin, Osakidetzako euskarafoboen talde bateko buruak, María Isabel Veiras batek, aurkeztu duelako helegitea, Osakidetzan lanpostu finkoa duen pertsona bat.

Izen elebiduna duen 2024an osatutako talde bat dago hemen azpijokoan: Unidas por la Libertad Lingüística - Hiztunen Berdintasunaren Alde. Talde horri lotutako whatsapp talde eta mezuetan ageri da Veiras jendea erreklutatzen bezala, eskatzen C1 ez duen pertsonak aurkez daitezela, ez lanpostua betetzeko, baizik eta helegitea jartzeko bakarrik eta deialdia etetea lortzeko. Beste inor komentzitu ote zuen ez dakigu, baina Argiak ziurtatzen du azkenean Veiras bera izan dela inpugnazioaren iturria.

Mezu trukeen muina, eta elkarrizketa horien pantaila-irudiak,, Argiaren erreportaian eta Goizean Argi buletineko gaurko alean.

Erantzun

Sartu