Abelburuak eta etxaldeko beste animaliak app bidez saltzeko Vacapop zerbitzua itxi egin dute, martxoaren 1ean utzi zion funtzionatzeari. Wallapop sal-erosketa kolektiboko ereduaren aldaera bat zen bere funtzionamenduam, eta baita inspirazioa izenean, bistakoa denez. Zerbaitek huts egin du azkenean, baina ez zen txantxetako kontua, Sustatuko editoretzan ezagutzen dugu pertsona bat asto bat erosi zuena Vacapop bitartez.
Vacapop 2020. urtean sortu zuen Asturiasko ganaditegi bateko arduradunek. Espainiako estatuko mugen barruan funtzionatu du bost urte pasatxo, martxoaren 1ean itxi duten arte. Webgunea hor dago, baina jada aplikazioa ez dago dendetan, ezin daiteke instalatu.
Aplikazioan etxaldeetako saltzaile edo jabeek jartzen zituzten abereen informazio eta argazkiak, prezio posiblea jarri, eta ea eroslerik azaltzen zen. Eta bazegoen mugimendua, bai. Kategoria nagusiak ziren abelgorriak, zaldi-behorrak, ahuntzak, ardiak, txerriak eta oiloak. Wallapop-en bezala, prezio bat egoten zen, baina negoziazio zuzen eta konfidentzialean zegoen aukera tratua findu eta ixteko. Kontua da ganaduaren garraioa ere modu pribatuen egin behar zela, non eta Wallapop edo Vinted eta hauek tratuak dituzte banaketa zerbitzuekin hori ere lotzeko. (Bitartean badirudi Vinted gailendu dela merkatu honetan hasieran Wallapop ezagunagoa izan arren).
Doako aplikazioa zen, eta nonbait ez zegoen komisiorik. Webgunean zenbait dirulaguntza edo sustapen ekimenen babesa zeukala ageri da, baina agian horien sostengarritasuna ez da epe ertainean eutsigarria izan. Nolanahi ere, Vacapop Ruralpo Tech izeneko enpresa bati lotua ageri zen laguntza batzuen informazioan, eta orain alternatiba gisa Ruralpop erabil daitekeela iragarri dut. Nonbait Ruralpopen abereak sal-erosi daitezke, lehen Vacapopen bezala, baina gainera beste erosgai batzuk ere bai: makinaria, tresneria, etxaldeko produktuak, artisautza eta baita zerbitzu profesionalak, beraien propagandaren arabera.
Erantzun
Sartu