Teknologia albisteak

UEUren barredromoa Eibarren martxoaren 11n

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 15:17

2022tik ari da Udako Euskal Unibertsitatea Barredromoa antolatzen, eta 5. edizioa, 2026koa, bihar izango da, martxoak 11 asteazkenarekin, Eibarren. Kasu honetan Eibarko Klub Deportiboaren barruan antolatu dute, Eibarko KORRIKA kulturalaren baitan. Ekitaldam bost ikertzaile gazteek (tartean bi eibartarrek) beraien ikerketa modu laburrean eta umoretsuan aurkeztu beharko dute. Bakarkako edo monologoak zientziara aplikatuta.

- Noiz: Martxoaren 11n, asteazkena
- Non: Eibarko Klub Deportiboan
- Ordua: 18:00etan
Parte hartzaileak:   

          - Ane Arandia Morgaetxebarria

          - Josu Lopez-Gazpio

          - Olatz Ortega Vidales

          - Amaia Rodriguez Aguirre

          - Nora Santos Loyola

          - Aurkezlea: Idoia Torregarai Martija

Joan nahi baduzu idatzi mezu bat komunikazioa a bildua ueu.eus helbidera.

Erantzun

Sartu