Teknologia albisteak

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa 2025: arabiera, alemena eta frantsesa

2026-03-10 : 10:51

2026ko deialdia zabaldu du EIZIEk. Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dira aurtengo lehiaketarako:

  • Maria Mercè Marçal, La passió segons Renée Vivien
  • Irmgard Keun, Nach Mittternacht
  • Hanan al-Xaikh, Misk al-ghazal
    (Women of Sand and Mhyrre / Femmes de sable et de mhyrre / …)

Hanan al-Xaikhen lanari dagokionez, arabieratik egiten ez bada, gutxienez beste bi sorburu-hizkuntza erabili behar dira, eta horiei dagozkien testuak aurkeztu. 

Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile. Nolanahi ere, aurreko urteko lehiaketan itzulpenen bat esleitu zaien itzultzaileek ez dute parte hartzerik izango.

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, lagin bat euskaratu beharko da, 2026ko apirilaren 14rako.

Ikus oinarriak, laginak eta informazio guztia hemen.

Erantzun

Sartu