...queremos dejar claro que sabíamos desde el primer momento el error gramatical, pero queríamos dar prioridad a la marca utilizando el nombre de "Pasaia" y haciendo alusión a Podemos con el "Ahal du" en lugar de "Ahal dugu". Podíamos haber puesto la "K" (nor-nori-nork), pero decidimos en asamblea dejarlo así. No somos los únicos, whatsapp también lo hace (correcto: what´s up).
Errorea Pasaia izena birjina utzi nahi izanak bultzatu du, eta justifikatzen da marka komertzial batzuek eraldaketak egiten dituztelako hizkuntzan marka sortzeko (Whatsapp omen da horren adibide).
Azalpenean bada beste errore bat, bestalde, K marka ez da lotzen aditz jokamoldearekin (Nor-Nori-Nork) deklinabidearekin baizik, ergatiboarekin alegia. Eta kasu honetan, ergatiboa eskatzen duen aditz jokamoldea ez da Nor-Nori-Nork baizik eta Nor-Nork (Ahal Du).
Twitterren Pasaia Ahal Duguko baten batek defenditu du, gaztelaniaz, inportanteena ez dela hau baizik eta pluraltasuna. Beste norbaitek erantzun dion bezala, "ergatiboa kasta da".
Uste dugu oker zaudela @theklaneh Barakaldoko kasuan, izen elebiduna aukeratu dutela, eta domeinuagatik-eta, bi forma horien artean gaztelaniazkoa lehenesten dutela dirudi. Baina logoan bertan -K txiki bat ageri da, ergatibo marka alegia, iradokitzen duena euskarazko izena zuzena duela plataforma honek: Barakaldok Ahal Du. Ikusi logoa:
Sustatu.eus | Barakaldok ahal du © cc-by-sa: sustatu
Ba Barakaldon erabaki bera hartu dutela dirudi: http://www.barakaldopuede.info/