Sustatuko editore naizen aldetik (eta kasu honetan, goikoa erredaktatu duena ere banaiz) Altxerriko eta edonongo animaliak konparatu dituztenak ez gara gu izan. Journal of Human Evolution aldizkarian argitaratu dira irudi konparaketak, ikerlariek guri bidalitakoak.
Horrez gain, zertaz hitz egin daitekeen eta zertaz ez, ez digu hori anonimo batek esango, 1. iruzkineko 'Uribekosta' horrek dekretatu nahi duen bezala,"eta kitto" definitibo batekin, Urquijo gobernu delegatua bailitzan. Norbaitek zerbait badu esateko, hemen badu tokia.
Albiste ona da (konfirmatzen bada, behintzat). Ez horrenbeste "gu gehiago" aldarrikatzearren, baina bai zientziak muga berriak bilatu behar dituelako. Kirolean bezala, citius, altius, fortius. Gehiago jakiten saiatu behar gara, muga berriak bilatzen, unibertsoa eta gure planeta hobeto ulertzen. Are gehiago arkeologiaren, paleontologiaren eta giza eboluzioaren kasuan, non oraindik ere gutxi-gutxi dakigun, eta asko-asko dugun ikasteko.
Puri-purian dagoen gaia da, gainera, labar artearena eta datazio-teknika berriena. Noiz eman zituen gizaki modernoak sinbolismorako eta arterako lehenengo urratsak? Eta Neanderthalek ere ba ote zuten nolabaiteko sinbolismorik? Izan ere, azken urteotan dexente aldatu da orain arte izan den ikuspegia. Horretan zeresan handia izan dute aztarnategi eta aurkikuntza berriek; baita datazio-teknika berriek ere. Elhuyar aldizkariaren azkenengo zenbakian bi artikulu interesgarri daude gai horien inguruan, esate baterako: http://aldizkaria.elhuyar.org/gai-nagusia/labar-artearen-adinaren-bila/ eta http://aldizkaria.elhuyar.org/gai-nagusia/neandertalen-sinbolismoa-aztergai/. Gaia interesatzen zaionari, Juan Luis Arsuagaren "El collar del Neandertal" liburua gomendatuko nioke.
Altxerriko irudien artean badaude beste kontu faunistikoago batzuk ere. Twitterren izan ditugu mintzagai, eta hona ere ekarri nahiko nuke bat (galdera zuzena egin zidatelako). Twitterren aipatu izan da hartz horrek basurde itxura duela. Badu bai! Baina uste dut ezin dugula aztertu gaur egungo ikuspegiarekin. Txerri/basurdeak aspaldi bizi dira Europan, baina adituek badiote hori hartza dela, ba, hartza da. Beste hauek ahuntzak omen dira (http://www.flickr.com/photos/asarasua/7409045372/), eta nik sinestu.
Barkatu, txarto adierazi dut, antza. Ez nuen esan nahi horretaz ezin dela idatzi, jakina. Hobe genuke artikulu gehiago eta ondo dokumentatuta egongo balitz. Eta serioz esan dut dokumentazio ahalegina itzela izan dela, kritika ez zihoan Sustaturi zuzenduta. Izan ere, berriro esaten dut lan bikaina dela. Berria da, eta hedabideetara heldu behar da. Baina, hedabideetan azaltzen ari omen dira zalantzak, susmoak eta abarrak, eta ez ditut ulertzen esparru horietan, eztabaidak arlo zientifikoan egon behar baitira (eta hor daude). Arkeologiako eztabaidak askotan egiten dira esparru desegokietan, eta azkenean gaiak banalizatzen dira.
“Eta kitto” esaldi batean dago eta koma ostean, ez “dekretatzeko” iritzi osoa, baizik eta azken ideia azpimarratzeko; hala ere, oso gogorra izan liteke, eta alda dezaket “nire ustez” batekin. Ideia ez zen artikulua kritikatu, arkeologiarekiko ohiko joerak baizik.
Altxerriko ikerketaren egileek areagotu egin dute beraien ikerketan eta artikulu berria argitaratu dute aurten Quaternary International aldizkarian. Bertan sakonago deskribatzen dira irudiak, animaliak, eta puntu eta marra isolatuak. Eztabaidarako ildo berriak proposatzen dira eta argazki berriak ere badaude.
Ordainpeko aldizkaria da, hemendik lor daiteke alea: http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1040618215006898
Oso lan ona egin duzue dokumentatzeko, baina alferrik. Gaia zientifikoen eskuetan dago, maila horretatik behintzat, eta arlo zientifikotik kanpo txarto ulertzen da. Guk ezin dugu konparartu Altxerriko lehoia eta edonongoa, adituek hilabe asko erabiltzen dute konparrazioak eta beste hamaika ikerketa egiteko. Eztabaida zientifikoak ezin dira egin kalean, zientzia mespretxua baita. Norbaitek badu zerbait esateko aldizkari zientifiko asko zain daude iritzi kontratatuak hartzeko (izan ere eztabaida duela asko irekita dago).
Guk poztu behar dugu gure labar artea izateagatik, eta lehen mailako aldizkarietan agertzeagatik, eta kitto.