Kontuz txiolariok: Twitter hasi da zuen inguruko informazioa saltzen publizistei.Desaktibatu laukitxo hau ezarpenetan pic.twitter.com/kTs710Kamz
@edulartzanguren milesker zabaltzearren. :)
Twitterrekoek diote iragarki pertsonalizatuena "esperimentu" bat dela eta soilik AEBetan. http://goo.gl/Fr80d
Zergatik dio Twitterrek iragarkiena soilik AEBetan dela oraingoz, gurean ere aukera aktibatuta dutenean? pic.twitter.com/Liqyf2Sh8r
AEBetako twitterlarien ezarpenetan aukera hauek daude dagoeneko aktibatuta: (@BoingBoing -en ikusita) pic.twitter.com/bSbSsZOs3C
Bai, horixe. Atzo txiokatutakoak ekarri ditut erantzunotara, Automatikoak antzeman ez dituela ikusita. Twitterrek gure nabigazioa espiatzeko tresna ez dago aktibatuta, baina adi egon beharko dugu, abisatu gabe piztuko digutelako.
Eta bai, #1k eta #3k irudi bera erakusten dute (erredundantzia, txio bat bai baina bestea ikusten ez dutenentzat). #4koa zuek azpian jarri duzuena da, Boing Boingen argitaratu dutena.
Nola ikusten duzue Twitterren jokaldia?
Galdera egin duzunez, @edulartzanguren eta Sustatuk kasu honetan 'erantzun editorialik' eman ote dezakeenez zalantzazoa iruditzen zaidanez, nik erantzungo dut. Uste dut normal samarra dela Twitterrena, eta, oro har, publizitate pertsonalizatua interesgarriagoa izaten dela despertsonalizatua baino. Facebookek eta Googlek antzera jokatzen dutela argi samar dago. Horrekin bizitzen ikasi dut, arazo handirik gabe.
Bestalde, hedabideetako langileak publizitatearen aurka ikustea pixkat arraroa egiten zait.
Nik ez dut berez arazo handirik publizitatearekin: Firefoxen adblock instalatuta dut, bai, iragarkiek orriak saturatu eta traba egiten didatelako. Beraz, iragarkirik ez, arazorik ez. Gehiago kezkatzen nau Twitterrek (ere) nire nabigazioaren jarraipena egitea publizitatea "pertsonalizatzeko". Baina honetan ez naiz ez apokaliptikoa (Marko Txopitea bezala: http://goo.gl/5Rno3), ez eta integratua (zeu eta Haritz Rodriguez bezala: http://goo.gl/YpPQC). Argi dut etorkizuna hemen dagoela dagoeneko (oraindik ondo banatuta ez badago ere), eta kontzeptuak aldaraziko dizkigula. Nire amamak lotsa pasatzen zuen telebistaren aurrean, uste zuelako pantailakoek ere bera ikusten zutela.
Baina bonbari beldurra galdu eta maitatzen ikasi baino lehen, nahiago dut ikusi zer gertatzen zaien esperimentuan alegre biribilketan sartzen direnei. Kontatuko didazu.
Eta adi Twitter ezarpenetako "Pertsonalizazio" atalari. Aktibatzen dutenean nondik gabiltzan esango diete publizistei pic.twitter.com/dg3MwsgTM5