Sustatu logoa Teknologia albisteak

Twitteratura: Literatur lorratz urriak txioetan

paperekoa.berria.info
2013-05-23 18:56

Urruti baina gertu. Edo hurbil baina urrun. Batzuetan elkar ukitzen dutela dirudi; besteetan, aldendu ez ezik, elkarri enbarazu egiten diotela ere bai. Twitter ez da berri-berria dagoeneko, eta ezta twitteratura terminoa ere —badira lau urte Chicagoko ikasle batzuk erabiltzen hasi zirela (twitterature), eta badira bi urte Frantziako Wikipedian agertu zela—. Twitterren, 140 karaktere eskasetan, literatur aletxoak egiteko joera areagotuz doa munduan. Facebook gainditu du sare sozial gisa Twiterrek, erabiltzaileen kopuruari erreparatuz gero: egun, 500 milioitik gora erabiltzaile dauzka. Sortzaileak, idazleak bereziki, jabetu dira tresna egokia dela euren presentzia soziala pil-pilean mantentzeko. Eta, batzuetan —gutxiagotan—, sorkuntza tresna moduan erabiltzeko ere bai.

Guztia irakurri (paperekoa.berria.info) »»

Txioak (25) | {-%zenbaki_ordena 'Erantzun' obj.real_obj.comments_count %}

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu