Teknologia albisteak
31

Goizeko lehen albistegia euskaraz emango dute ETBn, aurrenekoz

Erabiltzailearen aurpegia
2013-04-03 : 11:51

EITBko zuzendaritza talde berriaren erronka nagusia ETB1 euskarazko katea indartzea zela iragarri zuen Maite Iturbek, kargua hartu berritan. Bada, bide horretan lehen urratsak egiten hasi dira: Egun On, Euskadi saioa ETB2tik kendu, eta euskarazko katean emango dute, astelehenetik aurrera. Estepan Aldamiz eta Olaia Urtiaga izango dira euskarazko albistegiaren, solasaldiaren eta elkarrizketen gidariak.

Guztia irakurri (paperekoa.berria.info) »»

Txioak (30) | Erantzun 1

Erantzunak

2013-04-03 : 14:31

Ez dirudi goizeko albistegi horrek funtzionatu duenik gazteleraz. 8.30etan hasita, beranduegi zelako beharbada. Informazioan irakurri dut lehentxoago hasiko dela euskarazko hau, 7.58etan, baina iruditzen zait goizeko albistegi batentzat hori ere berandutxo dela. Espainiako telebistetako goizeko albistegiak, behintzat, askoz lehenago hasten dira.

Behin bati entzun nion, ETBn lehenago hasteko arazoak zeudela, konbenio eta ordutegi kontuengatik. Ez dakit egia ote den, baina nik hori entzun nuen.

Erantzun

Sartu