Amaia Egañak aulki bat leihora hurbildu eta salto egin zuela irakurri nuen atzo (@berria ko zinta):http://t.co/kMkJreM2
@zaldieroa baina Etiopia askapen kantu bat da, eta baita Howl, haren aurrekari posiblea http://t.co/vKmzJbOm @IbanZ
@luistxo bai, askapen kantu bat da. Baina banan banan zerrendatzen ditu gure aurkariek sortutako "labezomorro" guztiak:bankuak, notarioak..
@zaldieroa beste behin ere zinta batek ehunka hitzek baino gehiago diote. Ederra bezain gogorra
@luistxo @zaldieroa @IbanZ Baina, Etiopiako poema ez da optimismoz bukatzen, Ruperren bertsioa bezala. Ruperrek azken bertsoa kendu zuen 1/2
@luistxo @zaldieroa @IbanZ "Gutxi gorabehera libro, osasuna bada bedaio, arraio, aupa gaztiak etab"
@zaldieroa @berria - zoritxarrez aulki gehiegi pilatzen ari dira lehio inguruetan azkenaldi honetan
RT @zaldieroa: Amaia Egañak aulki bat leihora hurbildu eta salto egin zuela irakurri nuen atzo (@berria ko zinta):http://t.co/XGUOaaCc
RT @zaldieroa Amaia Egañak aulki bat leihora hurbildu eta salto egin zuela irakurri nuen atzo (@berria ko zinta):http://t.co/pOLhHdKs
@zaldieroa Gaurko zinta ederra da, Patxi, zinez http://t.co/ac6cr5ip
+1000 RT @ororostorm: @zaldieroa Gaurko zinta ederra da, Patxi, zinez http://t.co/GYP3CxOt
+1000 RT: @ororostorm @zaldieroa Gaurko zinta ederra da, Patxi, zinez http://t.co/HWIWMmvn …
@asarasua @ororostorm @zaldieroa Eta ze aktuala den Atxagaren poema hori
RT @zaldieroa: Amaia Egañak aulki bat leihora hurbildu eta salto egin zuela irakurri nuen atzo (@berria ko zinta):http://t.co/9C6aPafs
Amaia Egañak aulki bat leihora hurbildu eta salto egin zuela irakurri nuen atzo via @zaldieroa http://t.co/37dqNdy6 | http://t.co/TdxCDLpF
Amaia Egañak aulki bat leihora hurbildu eta salto egin zuela irakurri nuen atzo via @zaldieroa http://t.co/DmpepncC | http://t.co/DqabzHG7
Hinkituta @zaldieroa-ren gaurko zintarekin: http://t.co/ny3w431v
Berandu dabiltza. http://t.co/6oG3GutY @zaldieroa ez dakukat gehitzeko ezer.
Eguneroko bizitza ikatza bezalako... http://t.co/WZI8sb5e #AmaiaEgaña
@zaldieroa ren gaurko zinta ederra iruditu zait; latza, baina ederra http://t.co/prPJPjGG
Eguneroko bizitza ikatza bezalako labezomorroak ixurtzen hasi zenean etengabe,
Otis Redding badiako portuan eseri zen aireplano jausiei kantatzeko blues band;
Eta panpina amerikanoak lehertzen zitzaizkien Vietnamgo umeei eskuan boom bang
Gure amak sabela erre zuen napalmez gautako dirrinaren amenazua ezin burutuz
Sagarraren loreek su hartu zuten eta Miranderi odola hasi zitzaion sudurretatik
Baldosa zuriko komuna publikotan pornografia irakurtzen ari zenean love darling
Eta alkimistek txosten bat eman zuten argitara plusvaliaren alde azalduz erabat,
Errestaurantetik bi homosexual bota zituzten arrazoi komerzialak zirela medio.
Eguzkiaren jaki bihurtuko ziren malkoak galdu zituen leopardoak desertu zibilean
Abebe Bikilak ahaztu egin zuen Marathoneko kondaira Non dago ETIOPIA galdetuz
Eta talde politikoek grebara deitu zuten abuztuko bakantzak ez alferrikaltzeko
Lope Agirrekoak bere amodio ezinezkoa deklaratu zion Urtsuko alabari Eldorado.
Ixiltasun tona pare bat etorri zen kostako trenean bagoietan izerditan blai,
Ajetibo kalifikatiboen armadarekin borroka egiteko abenidetan gogor horror
Eta detektibe sentimentalen nigarrak lehortea bota zuen birjinen bihotzetara
Dantzinetan Volkswagen horia zuten business manek dantza eskatu zietenean please
Farmaziako jabeak alaba gazteena ezkondu zuen diabetiko baten semearekin azkenez
Orainak identitate krisi batean bere burua bota zuen ospitale zentralean anfeta
Miña eta zazpigarren pisuko alarguntsa erotu egin zen pelutxea puskatu zitzaion
gau erorian Mimi mon petit joan zatzaizkit lurretik baina ez gogotik eras bueno
Bakardadearen milaka kopia inprimatu ziren neguaren atarian geundelako hegabera-pum
Osaba batek postala izkribatu zidan Stop ene urtebetetzea zela eta Stop Zori-
onak bide batez nire aseguru-etxea kontseilatu nahi dizut Stop Inoiz ez da jakiten Noiz Stop;
Ene maitaleak telefonoa jo zidan kobre zaporeko maitasunaz gauaren erdian,
Eguneroko bizitza ikatza bezalako labezomorroak ixurtzen hasi zenean etengabe
Gero ernari gelditu zen ibaia zerutik atergabe burrunban eroritako espermaz
Alkandora arrosak loredunak zuriak gorribeltzak multikoloreak herrestan eramanez,
Eta aste berean Ni puta bat naiz oihuztatu zuen ezkontza despedidan Champagne
Olivetti batean bere lehen gutun erromantikoa osatu zuen sekretaria lotsati hark
Eta anaiak botila batean eskuizkribua bidali zidan Bartzelonatik Iraultzak
Ezin zituela ehun metro artezak hamar segundotan egin si la bolsa sona;
Eskaleek baezpare trapuzko etxeak jaso zituzten zubipean mitxeletak babesteko,
Katagorriek supermerkatuari eraso zioten Altxa besoak non da intxaur kaxafuertea
Negua heldu zen azkenez eta antzarek V bat egin zuten zeruan,
Dispensarioetan antitristezia pildorak banatu zituzten ugari
Ejitoko zazpi izurriteen edizio ugaldu eta korrejitua usmatuz;
Ume inuzent batez erditu zen borrero profesionalaren esposa ttikia,
Zoriona gramoka saltzeari ekin zioten trono aingeru eta kerubinak;
Bertute kardinalek igotze desnaturala eman zuten Erromako burtsan
Milaka liburu erregalatu zituzten bankuek Ora eta bereziki Labora lemapean;
Baina alferrikan zen guztia berandu dabiltza eta ez dute ezer lortuko honez gero,
Palazioak lurrera doazenean pitzatu egiten dira kartzeletako hormak,
Eta gu libro gabiltza kaleetan tiranteko galtza laranjaz jantzirik, libro,
Libro hiltzaile ttikien gisa libro, ma-o-meno ezta?, gutxigora behera libro,
Esaten den bezala osasuna bada bedaio, arraio, eta beste, aupa gaztiak etab.
Etiopia. Bernardo Atxaga (Pott, 1978).