Erdaldunak eremu euskaldunean "presiopean" direla dio Euskarabideko Gomezek
Euskarabideko burua azkeneko inkesta soziolinguistikoaz mintzatu da Nafarroako Parlamentuan. Gero eta nafar gehiagok ontzat ematen dute euskararen erabilera sustatzeko neurriak hartzea. Horixe berretsi du Eusko Jaurlaritzak egindako azken inkesta soziolinguistikoak, eta horixe erran du Euskarabideko zuzendari Maximino Gomezek Nafarroako Parlamentuan, Hezkuntza Batzordeko kideen aurrean. «Azken hamar urteotan, aldeko jarrerak hamasei puntu egin du gora; eta kontrakoak, berriz, hamazazpi behera». Hala eta guztiz ere, eremu euskalduneko datuak nabarmendu ditu Gomezek, jarrerari buruz, eta azken hamar urteetan eremu horretan euskararen sustapenaren aurka direnen kopurua handitu dela erran du parlamentarien aurrean. «%3,2 zen 2001ean; eta %9,4, berriz, 2011n». Igoera horren atzean dauden arrazoiei buruzko iritzia ere eman du Gomezek Nafarroako Parlamentuan: «Euskararen erabileraren presiopean daude herritarrak eremu horretan. Egoera horrek hizkuntzaren kontrako jarrera sortzen du, eta hori gertatzea arrazoizkoa eta logikoa dela uste dut».
Txioak (18) | {-%zenbaki_ordena 'Erantzun' obj.real_obj.comments_count %}
-
Rober Gutiérrez @robergutierrezErdaldunak eremu euskaldunean «presiopean» direla dio Euskarabideko buruak http://t.co/B2n3iEG4
-
Iker Tubia @ikertbMaximino Gomez lotsagabe hutsa da. Vascuencearen legearekin hizkuntza eskubideak ukatzea aski ez, eta iraintzen gaitu http://t.co/1Gp55rHNAnder Albisu @AnderAlbisu
-
Sustatu Albisteak @SustatuErdaldunak eremu euskaldunean "presiopean" direla dio Euskarabi... via @robergutierrez | http://t.co/v3MzNYIJ | http://t.co/WDBhymnh
-
Aitor Madrid @munduarisoRT @robergutierrez Erdaldunak eremu euskaldunean «presiopean» direla dio Euskarabideko buruak http://t.co/42fjqbov
Erantzunak kargatzen...