Elena Laka abokatu eta blogariak lehendakaritzarako hautagaien estiloaren errepasoa egin du Antigona blogean. "Hauteskunde kanpainaren estiloa. Lehendakari izan nahi dutenen janzkerak aztertzen" izenburupean, 4 hautagai nagusien estiloa errepasatu du (1, 2, 3 eta 4). Laburpena ekarri dugu hona.
Hauteskunde kanpaina badoa aurrera, herritarrendako eta politikariendako, batzuek jaramon gehiago egiten diotela, besteek urrutiko soinua baino ez dutela aditzen. Legebiltzarrean eserlekua izango duten lau alderdietako zerrendaburuak dena ematen ari dira Lehendakaritzara iritxi nahi horretako propagandan. EAEko lurralde osoa zeharkatzen dihardute, goi eta behe, esker-eskuin, entzun ditzagun eta kontutan izan ditzagun. Euren argazkiek leku arraroenetatik begiratzen gaituzte. Baina erretratuak ez dituzte nonahi jarri eurak gu ikusteko, guk beraiei erreparatzeko baizik.
Ikusi ditugu. Konturatu gara zein arropa janzten duten. Jabetu garan euren estiloaz. Eta hona hemen, hainbestetan parean ikusgai ipini zaizkigunez, lau hautagai oihartzuntsuen estilo azterketa labur bat:
Iñigo Urkullu hautagaia, arropari dagokionez, ez da apainkeriatan ibiltzen den gizona. Kanpaina aurretik ere ezagutzen genuen bere estiloa: Bilbo-Bilboko jaun batena. Traje perfektoa, alkandora argia, Windsor korapiloa gorbatan, mokasin disdiratsuak eta galtzerdi beltzak.
Kanpainan baina, piska bat herritartu nahian edo, hiru lizentzia hartu ditu bere estilo bilbo-gentleman horretan:
Bi hilabete eta erdi pasa dira Laura Mintegik politikaren lehen lerrorako jauzia egin zuenetik. Uztailaren hasieran izendatu zuten lehendakarigai, artean deitzeke zeuden hauteskundeetarako. Izendapenetik BECeko igandeko ekitaldi loriatsurarte, janzkiei dagokienez, jaka mila-arraiadun xuabe zuzenetik, txaketa gorri militar estilora iritxi da. Ikus dezagun bilakera.
Zerrendaburu emakume bakarrak, eta beraz, (horregaitik?) kanpainan kolore eta estilo desberdina sartu duen hautagai bakarrak, jaka udatiar pastel kolorekoa soinean zuela aurkeztu zuen bere burua.
Uda-udara zen, baina bero egiteagatik ez zuen Mintegik jaka bazterrean utzi aurkezpenerako. Urrutitik pastel kolorekoa zirudien jaka entallatuak, gertutik mila-arraiduna zela ikus zitekeen. Irudi garbia. Egokia erakundeetako agintea eskuratu nahi duen hautagai batentzako. Kanpainaren aurkezpen itxurarekin oso bat zetorrena.
Jaka, gainera, diskretua zen. Dotorezia apaingarri gutxirekin, gero ere ikusi dizkiogun xehetasunekin:
“The Bridges or Madison County” pelikulan, Clint Eastwooden pertsonaiak, argazkilari abenturazaleak, herri txiki batera iritxi eta Meryl Streepen pertsonai etxekoandre ezkondua maitemindu duenak, galdetzen dio Meryl Streepi bere senarra nolakoa den. “Oso garbia da”, erantzuten du etxekoandreak.
Hori berori erantzungo nuke baten batek Patxi Lopezen estiloa nolakoa den galdetuko balit. Patxi Lopezen estiloa oso garbia da. Ez du aldatzen, ez du arriskatzen, ez da nabarmentzen, baina irudi egokia emateko balio dio.
Arropari dagokionez, hiru aldaera berdintsu erabiltzen ditu:
Euskadin Partido Popularrak hautagai aurkezten duen Antonio Basagoitiren estiloa, Mariano Raxoiren estiloaren trokelekoa da. Eta trokel bereko estiloa dauka baita ere Galiziako Partido Popularraren hautagaiak, Alberto Nuñez Feijook.
Basagoiti, Nuñez eta Raxoi trokel berekoak dira, estiloaren aldetik. Hau da, berdin-berdinak. Txino batek bereiztuko ez lituztekeen horietakoak.
Ilea berdin moztuta eta orraztuta, antzeko betaurrekoak, traje urdin edo grisa, eta gorbata urdina. Hirurak berdinak, beti berdin janzten dira.
>> Kanpainako estilismoaren irakurketa osoa, Antigona Blogean.
Aupa!
Lau hautagai aztertu ditu Elenak Anti-gonan. Baina artikulu sorta ez da amaitu. Bihar eta etzi ere izango da-eta beste batzuen estiloa aztergai. Bihar, adibidez, Mikel Aranarena miatuko dugu, eta ostiralean ere izango da beste zerbait. Beraz, ez galdu bihar eta etzikoa!