Sustatu logoa Teknologia albisteak

UEUk hitzaldi-sorta antolatu du BILBON Udako Ikastaroen urteurrena ospatzeko

Udako Ikastaroen 40. urteurrena ospatzeko, UEUk hitzaldi zikloa antolatu du datorren astean pil pilean dauden gaiekin. UEU ezagutzera emateaz gain, Udako Ikastaroetarako gonbita izan nahi dute ekitaldi hauek. Hitzaldi guztiak Bilboko La Bolsan izango dira, datorren astelehenetik ostegunera (ekainaren 4tik 7ra).

Hona hemen datorren asteko egitaraua:

2012-06-04
Krisi induzitua izan da
Joseba Felix Tobar Arbulu. UEUko kidea eta UPV/EHUko irakaslea.
18:30etan

2012-06-05
Borroka sinbolikoa Euskal Herrian
Ander Iturriotz Lauzirika. UEUko kidea. Soziologian Doktorea eta Filosofian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea
18:30etan

2012-06-06
Euskararen inguruko diskurtso edo "framing" berri baten premiaz
Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba. UEUko kidea. UPV/EHUko irakaslea
19:00

2012-06-07
Euskal Herria 0 urtean
Gabirel Ezkurdia Arteaga. UEUko kidea. Zientzia Politikoetan lizentziatua.
18:30etan

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu