Datorren maiatzaren 17an, ostegunarekin, jardunaldia izango da Bilbon: Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena. UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatua, Euskal Herriko eta atzerriko errealitateak ezagutuko ditugu, eta kanpoko kasu horien artean, Gales, Aragoi, Asturias, Zeelanda Berriko maorien kasua, Mexikoko hizkuntzak, Frisia... Sarrera librekoa izango da mintegia.
Noiz: Maiatzak 17, arratsaldez, 15.30etatik 20.00ak arte.
Non: EHUren Esperientzia Gelak, 4. gela, Banco de España kalea, 2, Bilbo.
Egitaraua:
- Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena. Itziar Idiazabal,
UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako Zuzendaria.
- IKT-en erabilpena arriskuan dauden hizkuntzen indarberritzeko: aragoieraren kasua. Juan Pablo Martínez Cortés,
Zaragozako Unibertsitatea
- Cymraeg-ez konektatu: diglosia digitala eta galesezko online hizkuntza-paisaia. Elin Haf Gruffydd Jones, Aberystwyth Unibertsitatea (Gales)
- Hizkuntza gutxituen agerrera interneten: konbergentziak eta dibergentziak ohitura berri honen eraikuntzan. Mexikoko komunitate indigenen
kasua. (Bideokonferentzia). Carmen Gómez Mont, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
- Atsedenaldia kaferako
- Hizkuntza txikiak handitzen: bideokonferentziaren erabilpena ikasle
gehiago erakartzeko. Frisieraren kasua. Reitze Jonkman, NHL eta Stenden Unibertsitateak (Frisia, Herbehereak)
- Hizkuntza asturiera eta IKTB-ak: azterketa eta etorkizuna. Héctor García Gil, Academia de la Llingua Asturiana (Asturias)
- Hizkuntza gutxitu baten arrakastaren historia: Nola maorierak aprobetxatu dituen teknologia globalak, hizkuntzaren indarberritzeko eta maori hiztunen eguneroko elkarreraginerako. (Bideokonferentzia). Karaitiana Taiuru, Web eta on line hedabideen aholkulari independentea
(Zeelanda Berria)
Eta, amaitzeko, mahai ingurua, 19.15etan, Internet eta hizkuntza gutxituak.
Parte hartzaileak:
- Luistxo Fernandez (CodeSyntax, Sustatu.com)
- Héctor García Gil
- Elin Haf Gruffydd Jones
- Reitze Jonkman
- Juan Pablo Martínez Cortés.
- Moderatzailea: Manel Pérez-Caurel, UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra
Sarrera librea izango da. Ingelesa-gaztelania interpretazioa egongo da. Zalantzarik izanez gero, hona hemen kontaktua: unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.es
Parte-hartzaileen profila azalduz, orri bat plazaratu dute antolatzaileek. Bestalde, mintegiak Facebook-eko orri bat du, bertaratuko zarela adierazi edo ezagunik gonbidatu nahi bazenu.