Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Euskaraz Bizi" manifestazioa Donostian

Bittor Hidalgo - Donostia
2012-03-20 15:03

Joan den larunbat arratsean, maiatzak 17, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolaturiko manifestazioan izan nintzen Donostian. Jende gutxi, nik espero nuenerako. Itxuraz, ezker abertzale oraindik ilegalizatuaren ingurukoa-edo batez ere. Bakarrik nindoan, eta aukera izan nuen manifestazioan aurrerago eta atzerago ibiltzeko. Soziologo jarri-eta, manifestazioko gutxi gorabeherako euskara erabilera neurketa egin nuen. Erdia edo. Hori ere ez, beharbada.

Jende gutxi euskaraz, bai. Erdia edo. Hori ere ez, beharbada. Eta, ez hainbeste, manifestazioan euskaraz ez zekien jendea zihoalako, halakoak ere baziren/baginen arren, betiko donostiar eta kanpotarrak. Ez. Espainolez barra-barra ari zirenak/ginenak, batez ere gazteak ginen/ziren.

Ohiko moduan. Bi hitz euskaraz, ondoko ehun espainolez, graziaz beteak, nahi luketenak. Alkain, edo Korta, telebistan maiz ari diren moduan. Nola espainol gehiago sartu euskarazko saioan. Zertarako, eta orduan-eta barre eta txalo gehiago egiteko, gu entzuten gauden euskaldun kupituak. Errekazuloko Txominok.

Manifestazioaren leloetako bat, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU, EUSKARAZ BIZI egunean, Euskal Herrian Euskarazek antolatua.

Ez bide genuen ongi ulertu hasierako mihiseko EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO hura. Ez bide du zerikusirik hizkuntzarekin. Genetikarekin agian? Anti-sistemekin soilik?

Gora gu eta gutarrak.

Badugu zer egina euskaraz harrotu behar badugu. Eta beraz, lotsatu, gure arteko espainolez.

Pena, hau irakurriko dugunok, bakarrik gure alde honetakoak ote garena jada.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu