Duela egun batzuk iragarri genuenez joan zen ostiralean, otsailaren 24an, V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak izan ziren Donostian, Eureka Kutxaespazioan, Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean. Sustatuko kideak ere hantxe izan ginen, hitzaldiak entzunez eta hedabideeen inguruko tailerrean parte hartuz. Jardunaldietako material guztia (bideo, hitzaldi eta argazkiak) datozen egunotan kaleratuko ditu Soziolinguistika Clusterrak berak. Bitartean, hona hemen han izandakoaren laburpen eta aurrerapen txiki bat.
Joan zen ostiralean, hilak 24, Donostian izan ginen, Soziolinguistika Clusterrak antolatzen zituen V. Jardunaldietan. Egun osoko ekitaldia izan zen, eta egitarau erakargarria izan zuen, hitzaldiak, tailerrak, sari-banaketak eta hausnarketarako tartea barne.
Hizlari eta parte-hartzaileen artean izen ezagunak; baita entzuleen artean ere (erakundeetako ordezkariak, euskara elkarteetakoak, ikerlariak, kazetariak, udaletako euskara teknikariak... eta baita hainbat blogari eta twitterlari ere).
Goiza, ohi den bezala, aurkezpenarekin hasi zen. Mikel Mendartek (Kutxa), Nerea Txapartegik (Donostiako Udala), Zigor Etxaburuak (GFA), Iban Igartuak (HPS) eta Esti�e Astorkiak (Soziolinguistika Clusterra) hartu zuten hitza, bakoitzak bere erakundearen ikuspuntua plazaratuz: bakoitzaren lehentasun, asmo eta programak.
Ondoren Jon Sarasuaren txanda etorri zen. Sorguneak Ikertegiak egindako lana aurkeztu zuen, azkenaldian beste zenbait forotan ere aurkeztu dutenaren ildotik. Hitzaldi zabal eta mamitsua izan zen; espero dugu laster Interneten osorik ikusteko aukera izatea.
Kulturgintzaren ikuspegi ekolinguistiko zabalagoa behar dela aipatu zuen, eta gaur egun euskalgintza ilunaldi batean murgilduta dagoela azpimarratu zuen, ikuspegi estrategiko garbirik gabe. 40-50 urtean bide bati jarraitu dio, baina gaur egun euskalgintzaren estrategia ez da nahiko landua gizarteak eta gure hizkuntza-komunitateak eskatzen dituen premietarako.
Estrategia hori landu nahian, landa-lan zabala egin dute azkenaldian, euskal kulturgintzako 130 lagun ingururekin elkartuz eta etorkizunaz hausnartuz. Lan horren emaitzetako punturik garrantzitsuenak plazaratu zituen Sarasuak.
Lehenengo, gaur egungo egoera deskribatzen saiatu zen. Gakoa motibazioan dagoela eta belaunaldi berrietan motibazioa berrindartu beharko dugula nabarmenduz (5 motibazio mota zerrendatu zituen: fluxu-motibazioa, pragmatikoa, balio-itsatsiarena, paradigmarena eta estetikoa).
Ahuldade asko ikusten dizkio Jon Sarasuak egungo euskalgintzari eta euskal kulturgintzari, baina baita indargune garrantzitsu bat ere: gizarte kapital aberatsa eta gure artean komunitatea ehuntzeko gaitasun handia. Izan ere, 3 botere-iturri daude Sarasuarentzat: 1) erakundeak; 2) merkatua; 3) gizartea. Eta hirugarren horrek berebiziko indarra izan du gure artean, munduko toki askotan ez bezala. Horixe da gure indargune nagusia.
Ondoren, etorkizunerako 10 estrategiak zerrendatu zituen:
1 Gizarte erakundeak artikulatu beharra (erakundeei itxaron gabe).
Soziolinguistika Clusterrak datozen egunotan jarriko ditu Sarasuaren hitzaldiko testu eta bideoak sarean. Bitartean, Igor Susaetak Berrian idatzitako kronika irakurri dezakegu.
Ondoren tailerren ordua etorri zen. Hiru taldetan banatu ziren bertaratutako guztiak: Hedapena, Hezkuntza eta Sorkuntza alorrak lantzeko, lan-taldeetan banatuta.
Ordubeteko saioaren ostean, talde bakoitzean jasotako ondorio nagusiak guztien artean azaleratu zituzten talde bakoitzeko arduradunek: Gorka Bereziartuak (argia) hedapenarena; Juan Luis Zabalak (Berria) sorkuntzarena; Mirian Arregik (Goiena) hezkuntzarena.
Hona hemen puntu nagusien laburpen txiki bat:
Hedapena:
Hezkuntza
Sorkuntza
Sorkuntza tailerrean ez zen talde-lanik izan; Igor Elortzak eta Gotzon Barandiaranek ponentzia bat aurkeztu zuten.
Goiza bukatzeko, Hausnartu sariak banatu zituzten. Lehena Paula Kasaresi eman zioten Euskararen belaunez belauneko jarraipena hizkuntza sozializazioaren paradigmatik lanagatik; bigarrena David Anauti Sartu-irten bat auzoaren etxean artikuluarengatik eta hirugarrena Maider Ugartemendiari Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak lanarengatik. Hirurak ere irakurgai dira BAT aldizkariaren azkenengo alean.
Bazkaltzeko tartearen ostean, EHUko irakasle den Eduardo Apodakaren ordua izan zen. Euskaltasuna hiritik hitzaldia eman zuen. Beste ikuspegi bat ekarri zuen Apodakak. Izan ere, berak hasieran onartu zuen moduan, Apodaka euskalduna da, baina ez da euskalgintzako kide, zentzu itxian. Kanpotiko begirada eskaini nahi izan zuen.
Nazio-eraikuntzan hiriek izan zuten garrantzia azpimarratuz hasi zuen hitzaldia (Paristik sortu zen Frantzia). Eta non zeuden euskara eta euskal kultura hirietatik estatuetarako jauzia eman zenean? Baserrietan, nekazal inguruneetan; hirietatik aparte.
Hiriak, hirietako ekosistema, euskararen guneak... izan zituen hizpide, euskalgintzaren eta euskararen arnasguneen inguruko ikuspegi ezberdina emanez.
Amaitzeko, Mirian Lukik eta Concetta Probanzak Euslandia ikuskizuna aurkeztu zuten.
Honaino ostiraleko jardunaldiaren laburpena. Soziolinguistika Clusterretik jakinarazi dutenez, jardunaldietako material guztia datozen egunotan jarriko dute denontzat ikusgai. Bideoak, hitzaldiak, argazkiak, eta abar.
Ohartxo bat. Uneren batean galdu naiz, pixka bat. Esaterako, lehenengo estrategia irakurtzean "Gizarte erakundeak artikulatu beharra (erakundeei itxaron gabe)". Bigaren "erakundeei" barik, ez al da egokiagoa "intituzioei" esatea? Berdin beste honetan: "Sorkuntza ezin da egon erakundeen nahi eta irizpideen menpe".