Sustatu logoa Teknologia albisteak

Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolaritzaz Stanforden

Gaur, hilak 21, asteartea, arratsaldeko 5:15ean, bertsolaritzari buruzko ekitaldia egingo da Stanford Unibertsitatean (California, AEB), Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariak gonbidatu dituela. Saioaren aurkezle lanetan, bertako euskal hizkuntza eta kulturako irakasle den J. Iñaki Lopez de Luzuriaga arituko da Edit Leni literaturako doktore-gaiaren kolaborazioaz.

Bertsolaritzaren eta gonbidatuen aurkezpenaren ondoren, bertsolaritzak beste ahozko tradizioekin dauzkan loturen berri emango du Edith Lenik Chileko payadoreez hizketan aritzean.

Bertsolari filmaren trailer biziki interesgarria emango da ondoren, eta eztabaida bertsolaritzaren eta ahozko tradizioen hainbat alderdiri buruz.

Bukatzeko, bertsolariek bertso-saio laburra emango dute.

Lan-hizkuntzak ingelesa eta gaztelania izango dira (euskara eta frantsesa beharrezkoa denean).

  • Tokia: German Library (Room 252), Building 260; Stanford University, CA
  • Ordua: 17:15 (bi ordu)

Informazio gehiago hemen (ingelesez).

Etxepare Institutua, Department of Iberian and Latin American Cultures eta Language Centerraren babesaz antolatutako ekitaldia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu