Je l'aime à mourir
Abestia, Je l'aime à mourir Francis Cabrel-ek 1979an idatzirikoa da. Geroztik hainbat hizkuntza eta abeslari ezberdinek abestua. Hona hemen bertsio desberdin batzuek.
Lehenik originala, frantzesez
Urte berberean, gaztelaniazko bertsioa atera zuen Cabrel berak:
eta Sergio Vargas 1986an eta DLG izan ziren betsio dantzagarriak abestu zituztenak.
Beste behin, Shakira bera era animatu zen abesti honen bertsioa egitera:
Horien ondoren etorri den bertsio eta egile zerrenda ere amaigabea da: Manu Chao, Joaquin Sabina, Manzanita, Camilo Sesto (zeinen abestiaren aurretiko hitzek artikulu hau idaztera bultzatu nauten), Rafael. Jarabe de Palo ere ausartu zen abestia bertsionatzera, hasera batean Alejandro Sanz-ekin eta ondoren, Francesco Renga-rekin italieraz:
Euskaraz ez dut bertsiorik aurkitu, inor ausartuko ote da inoiz euskarazko bertsioa egitera?
Erantzunak kargatzen...