Ez dut gustoko Pablo Motos. Hori baino gehiago esango nuke, nire lista beltzean dago (hitz egingo dut beste egun batean horretaz ). Hala ere, El Hormiguero ikusten nuen garaian bazen ikaragarri gustatzen zitzaidan tarte bat. Tenientes zuen izena eta bertan, erderaz zerbait esaten zuela zirudien ingelesezko kantuak zituzten hizpide. Hots, Mark Knopflerrek Queso roñoso dioela dirudien hau, Bonok te traigo pasta iragartzen zuen hura edo Christopher Crossen Pingüino Rodriguez mitikoa. (Jatorrizkoa The Indezents blogean).
Euskeraz halako zerbait egitea interesgarria izan zitekeela pentsatu nuen orduan eta orain pare bat aste facebook bidez lagun ezberdinen artean bat baino gehiago bildu genituen. Euskal bertsioari Nolaaaa? Deitu diogu. Hemen duzue emaitza:
Vagabond (Beirut):
Hementxe duzue lehena eta joku hau piztu zuen Nolaaaa? Beiruten "The Rip Tide" laneko kantuetako bat dugu eta lelo osoan egun onak ematen ari dela dirudi: "Egunoooon, egunoooon..."
From This Day (Machine Head):
Nerabetzaroan entzuten genuen talde handienetako bat bere diskarik borobilenean eta lehen singelean gainera. Belarriak zorroztu ezkero "Polita seme" entzungo diozue argi eta garbi Robb Flynn kantariari leloan zehar.
Put Your Hands Up In The Air (Danzel):
hau @AhotsLejardik proposatu zuen eta ematen duenez Danzel, bera bezalaxe, bizkaieraz ari da. "Kotxe beltz baten bile" omen dio edo hori dio Ahotsek behinipein...
Maria Caipirinha (Carlinhos Brown):
Klasiko bat Mikel Urteagak proposatu zuena. Uda hartan Euskal Herriko tabernetan Nolaaaa? bertsioan abesten zen dagoeneko. Zapata paria!
A Tradiciona Era (Ken and Villagers from Zambia):
Borthuzai jauna originalagoa izan da oraingo honetan ere eta Zambiako kantu herrikoi honekin zur eta lur utzi gaitu. "Gauean gaude, musu eman ba".
Ken's Song - A Traditional Era from David Tree on Vimeo.
All Of The Lights (Kanye West feat. Rihanna) (3:55):
Eta hemen orain arte bildutakoak isteko beste bat Borthuzai jaunaren eskutik berriz ere. Kanye Westek NFLeko zalea izateko itxura guztia du baina dirudienez Athletiken xarma itsasoz beste aldera ere iritsi da...
Hauexek dituzue guk orain arte bildutakoak baina ziur zuek ere gehiago ezagutzen dituzuela beraz bota lasai eta ea zenbat izatera iristen garen guztion artean. Motos jauna akojonatuta dugu dagoeneko... Nolaaaa?
(Jatorrizkoa, baimenarekin, The Indezents blogean).
Ana Malagonek Facebook-eko iruzkinetan utzi duen moduan, hau lotzen da, nolabait, Mondegreen fenomenoarekin (euskaraz,
Mendigreen). Sustatun kate luze bat eragin zuen nik idatzitako batek.
Dena den, beharbada ez da gauza bera erdarako kantuan euskara entzutearena...
Behin bideo hau ikusita, hurrengo asteburuetan entzuten duzunean Brasilgo hit errepipakor hori, ezin izango duzu burutik kendu ai eutsi bero esaten duela...
Eibartarrak zerrendan kontatu dute detaileekin Emepebo5t taldearen bertsio honen sorkuntzarena.
Euskarazko kantu-leloekin ere gertatzen dira halakoak, e! ¿Un, dos, tres, bomba al tren?
Hemen, Sustatun aipatu zen ere, Basshunterren Dota video.
"Bizitza jarri dantzan, bestela egiten du hotza."
Entzun daiteke Suitzako euskeran.