Teknofiloen albistegia
2

Tobera herri-antzerkia Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia
Goiena.net
2011-12-16 : 11:12

Bergarako herriak Arrasatekoa epaituko du, Inuzente egunean, Debagoieneko Tobera antzezpenarekin. Zer da Tobera bat? Antzezlan satiriko, ironiko eta umoretsua da; kritikoa baina modu eraikitzailean egina. Iparraldean du jatorria eta Lasarten ere egiten dute. Oraingoan Arrasaten ere antzeztuko dute, herritarren artean eta Bagara elkartearen ekimenez.


Antzezpenaren entsegua

Bailarako hainbat pertsona ezagunek hartuko dute parte, baita kanpoko batzuek ere. Helburua da Amaia antzokia betetzea, ordu eta erdiko antzezlana ikusteko. Herritik sortua eta herriko kontuez jardungo duena izango da antzerkia.

Zer da Tobera bat?

Tobera bat da herri antzezpen bat eta ezaugarri nagusiak dira, esan bezala, kritika soziala, ironia, umore klabean eta kariñoz egindakoak, modu eraikitzailean, baina esan beharrekoak esanda. Hizkuntza ezberdinak erabiliko dituzte, baina %95ean euskaraz egingo da eta bertako euskalkiak errespetatuz.

Esan bezala, Toberak Iparraldean du jatorria. Han antzezten da mendeetan. Baditu, ordea, beste izen batzuk: Libertimendua, Astolasterrak, Karrusak...

Pertsona ezagunak

Toberan zerbait epaitzen da eta daude epailea, fiskala eta defentsako abokatua. Hiru paper horietarako aukeratu dituzte Mikel Irizar (epailea), Eneko Barberena (defentsako abokatua) eta Ainhoa Agirreazaldegi (fiskala). Bailarako beste hainbat pertsona ezagunek ere hartuko dute parte.

Finean, Bergarak, ondoko herriak, epaituko du Arrasate. Baina, azken erabakia herri epaileak emango du. Bestalde, idazkaria, prokuradoreak, estamentu ezberdinak… ere izango dira.

Desfile bat egingo da. Egingo dute dei bat, kalean, hau da, anuntziatu egingo da epaiketa. Ikusmira sortzea da helburua eta, teorian, giza populuak jakingura edukitzea juzgatuko denaz. Arrasate, sinbolikoki

Arrasateko herria epaituko da

Arrasate, herria bera, da epaituko dena. Arrasatek, sinbolikoki, daukan esangura, zentzu ezberdinetan: kooperatibak, Astore, Ternua, janzkera, punkyak, euskalgintza, Caja Laboral, Lagun Aro... Modu sinboliko batean, garbigailu eta hozkailu bat epaituko dira. Amaituko dugu garbigailu bat erretzen, puskatzen.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 7 euroan, bai Arrasaten (Kajoi tabernan eta Ttukun fotokopia dendan) zein Bergaran (Gracian mertzerian eta Bule tabernan). Internet bidez ere eros daitezke Barrabarra.eu webgunean. Ikuskizuna abenduaren 28an izango da Arrasateko Amaia antzokian.

Erantzunak

flap
2011-12-16 : 13:15

Beno nik tobera ezagutzen dut beste esanahia batekin. Gure familiak toberak egiten baitzituen. Hortik dator familiaren baserri-errotaren izena: Toalle edo Tobera-egile. Azpeitian, beno Urrestillan dagoena eta Euskal Herrian dauden Lapeyra, Lapeira edo Lapeyre ia guztien amaetxea dena...

http://www.blogak.com/euskarazoak/toalle

flap
2011-12-16 : 13:19

Barkatu "Hego Euskal Herrian dauden Lapeyra, Lapeira edo Lapeire ia guztien amaetxea dena" esan nahi nuen

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu