Modako izenak Gipuzkoan XVI. mendean
2011-12-22 09:12
Asko aldatu dira Euskal Herriko ohiturak azken urteetan gure umeei izena jartzeko garaian. Orain 40 urte oso ohikoak ziren izen batzuk erabat ezkutatu zaizkigu eta beste batzuk nagusitu. Orain dela 500 urteko izenak ere nahiko tradizionalak ziren, nahiz uste baino hurbilago zeuden oraingo gustuetatik.
Has gaitezen neskengandik. Nesken artean izenik erabiliena Maria zen garai hartan, nesken % 37ri jartzen zitzaion, izen elkartuak (Maria Ana, Maria Perez...) kontuan hartu gabe. Bigarren izen aukeratuena Catalina zen (% 13,2) eta hirugarrena Magdalena (% 8,2).
NESKAK (32.418)
Maria (% 37)
Catalina (% 13,2)
Magdalena (% 8,2)
Ana (% 5,9)
Marina (% 3,8)
Francisca (% 3,3)
Gracia (% 3)
Dominga (% 2,3)
Isabel (% 2,2)
Maria Joanes (% 1,5)
Mutilei dagokienez, Joan izena jartzen zen gehien, % 28,4 hain zuzen (Juan, Joanes, Juanes eta aldaera guztiak kontuan hartuta). Bigarren tokian Domingo zegoen (% 11,5) eta hirugarrenean Martin (%10,5)
MUTILAK (33.848)
Joan (% 28,4)
Domingo (% 11,5)
Martin (% 10,5)
Pedro (% 9,7)
Miguel (% 5,9)
Francisco (% 5,2)
Andres (% 2,8)
Sebastian (% 1,7)
Cristobal (% 1,2)
Esteban (% 1,2)
Gehien jartzen zirenetatik urrun egon arren, euskal tradiziozko izen batzuk oraindik indarrean zeuden Gipuzkoako zenbait eskualdeetan, adibidez: Txaria (Antzuola, Bergara), Mari Gabon (O�ati, Segura, Soraluze, Bergara, Deba, Eskoriatza, Legazpi), Gerazia (O�ati), Maria Arroiz (Oiartzun), Maria Erroiz (Berastegi), Maria Erroz (Amezketa), Maria Jakue (Mutriku, Segura), Maria Perisko (O�ati), Mari Arano (Hondarribia, Amezketa), Mari Churdin (O�ati), Maria Urdin (O�ati), Maria Otxanda (Arrasate), Mari Ozenda (O�ati), Madalentxo (Segura), Mari Joantxo (Ormaiztegi), Ana Aiuzuri (Donostia), Liliosa (Azpeitia), Mari Usoa (Alegia), Maria Balda (Arrasate), Maria Izaskun (Segura), Otsoza (Amezketa), Martin Arano (Hondarribia, Mutriku, Orio), Pazko (Aduna, Asteasu, Zarautz, Zizurkil), Nafarra (Berastegi, O�ati), Juan Gabon (Arrasate), Matxin (Antzuola, Bergara, Eskoriatza, Usurbil), Martingot (Pasai San Pedro), Txomin (Bergara, Berastegi, Deba, Hernialde), Txomingo (Berastegi), Eneko (Zizurkil), Iniko (Arrasate), Juan Zuri (Soraluze), Erramus (O�ati, Orio), Martikot (Hondarribia), Peruski (Berastegi), Txoantxo (Eskoriatza), eta beste izen txikigarriak (Matxiniko, Juaniko, Joanetxo, Martingo, Mariatxo...) eta euskal tradiziozkoak omen diren femeinizazioak, hala nola: Joaneiza, Martiza, Periza, Lopeiza, Migeleiza...
Erantzunak kargatzen...