Teknofiloen albistegia
1

Euskararen Komunitate Birtualak: Nola ehundu harreman-sareak?

Erabiltzailearen aurpegia
Agurtzane Elordui (Multimedia Komunikazioa EHU-EITB Masterra)
2011-12-13 : 20:12

Multimedia Komunikazio UPV/EHU-EITB Masterrak mahainguru bat antolatu du euskarazko komunitate birtualen arrakastaren gakoez eta euskararen komunitate birtual berriak ehuntzeko estrategiez eztabadaitzeko asmoz.

Abiapuntuak mahaingururako:

  • Sareko teknologia berriek erraz dezake euskaldunen arteko komunikazioa? Euskaldunen harreman-sareen ehuntzea eta sendotzea? Zein aukera eta arrisku daude sarean euskara bezalako hizkuntza gutxitu batentzat?
  • Erabiltzen du euskaldunak euskara interneteko sareetan komunikatzeko? Zein euskaldunek? Zein da online komunitatearen euskarazko erabiltzailearen soslaia? Zelan zabaldu daiteke soslai hori? Zelan beraganatu euskal komunitate birtualetara sareko erabiltzaile gaztea?
  • Zein dira online komunitate baten arrakastaren gakoak? Gako horiek baliagarriak dira euskaraz diharduten erabiltzaile/komunitateetarako? Zertan bai, zertan ez?
  • Zein hizkuntza-politika jarraitu behar da sareko blog, webgune, albistari eta abarretan euskarazko sareak ehuntze eta sendotze aldera? Sareko gune ofizialen politikek sustatzen dute euskararen komunitate birtualen ehuntzea? Zein hizkuntza politika bultzatu beharko lukete horretan laguntzeko?

    Gai horietaz guztietaz gogoeta egiteko gaur egun sareko ehuntze horretan diharduten eragile nagusiek hartuko dute parte: Luistxo Fernandez (CodeSyntax), Lontzo Sainz (eitb.com), Maite Goñi (euskaljakintza.com), Lander Arbelaitz (argia.com), Idurre Eskisabel (berria.com), Hasier Etxeberria (zuzeu.com)

Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien
Fakultateko Gradu Aretoan
Eguna: Abenduaren 20an, 16.00etan
Antolatzailea: Multimedia Komunikazioa
UPV/EHU-EITB Masterra

Zatoz eta zuk ere parte hartu!

Erantzunak

Sustatu
2011-12-16 : 14:04

Mahainguru hau streaming bidez ere eskainiko du Berria.info-k. Beraz, Leioara joan gabe ere jarraitzerik izango da.


Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu