Sustatu logoa Teknologia albisteak

Berria Taldeak ekarpen pertsonalen kanpaina abiatu du, 5.000 lagunen 'ziztadak' behar dira

Sustatu
2011-11-28 10:11

Bere zirkulazioaren eta eraginaren neurriak eman ditu Berriak kanpaina abiatzeko orduan.

  • BERRIA egunkariaren irakurleak 63.000 dira egunean, CIESek neurtuta.
  • BERRIA.INFOk 20.000 bisita ditu astegunez; eta hilean, 550.000.
  • BERRIAk parte hartzen duen proiektuetan ere jarraitzaileak ugariak dira: Hitza-ren eguneroko jarraitzaileak 91.000 dira, eta noizbehinkakoak 174.000.

Ekonomikoki, berriz, larri dabil.

Azken urteotan, hedabideak sakon aldatzen ari dira. Egunkarien salmenta jaisten ari da (BERRIArena ez da hainbeste apaldu, harpidedunen leialtasunari esker), eta informazioa sarean jasotzen dutenen kopurua gora doa etengabe. www.berria.info webguneak, adibidez, batez beste 18.000 bisitari ditu egunero (175.000 bisitari bakar eta 500.000 bisita hilean). (...) Baina paperaren salmentaren eta publizitatearen jaitsierak (azken urteetan, %30 galdua da, 1.300.000 euro) oso egoera zailean jarri du BERRIA Taldea; sareko publizitateak ez du ematen, eta etorkizunean ere ez dirudi emango duenik www.berria.info gisako proiektu bati eusteko lain.

Dirulaguntzetan ere murrizketa larriak daude. Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzaren murrizketa 538.199 eurokoa izango dela jakinarazi zuten larunbatekon bileran. Hala ere, Berriatik azpimarratzen dute:

  • Taldeak urtean 3.500.000 eurotik gorako ekarpen zuzena egiten du instituzioen aurrean zerga eta gizarte segurantza bidez, eta beste ia 2.000.000 sortzen ditu zeharka, kanpora bideratzen duen negozioarekin.
  • Erakunde publikoen diru laguntzen ekarpena, %15 baino ez da BERRIA Taldean

Kanpainan ekarpenak egiteko: ure ziztada behar dugu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu