Sustatu logoa Teknologia albisteak

Susaren e-book denda berria

Mikel Lizarralde
2011-11-02 20:11

Zarauzko Hitzari esker (B. Sarasolaren bitartez Twitterren) jakin dut Susa argitaletxeak E-book formatuan bere liburuak eskainiko dituela. Ez da bere katalogoa e-book formatura egokitzen duen lehen argitaletxea izango, ezta azkena ere, baina hartu duten erabakia txalotzekoa da, duen sinpletasun eta ausardiagatik.

Sinplea, erraza eta ausarta:

  • Liburu guztiak prezio berean (3,56 eurotan) salduko dituzte.
  • Jasotako diruaren banaketa berritzailea: bi euro idazlearentzat eta bat argitaletxearentzat (gainerako 56 zentimoak zergak dira).
  • DRM babesik gabe.

Hemen ikus daiteke eskuragarri dauden 66 idazle eta 142 lanekin. Hala ere, hau ez da Susak e-book formatuan egiten duen lehen apustu ausarta, aspalditik dago eta sarean Armiarmaren liburu elektronikoen zerrenda eder bat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu