Sustatu logoa Teknologia albisteak

AP8 eta AP1 autopistetako igoera omen dator Gipuzkoan

Eneko Astigarraga
2011-10-28 09:10

Diario Vascon eta Noticias de Gipuzkoan ikusi dut albistea, ez dakit egia den. Dirudienez Bidegiren zorra handia da eta Diputazioan AP8 eta AP1 autopista zatien peaje igotzea pentsatu omen dute. Zati laburretan gehiago igo eta garestituko da.

Hau da, Eibar-Irun eta Eibar-Eskoriatza zatiena igoko da. Aldiz, A-15, N1 edo Donostia inguruko autopista/autobian ibiltzea doakoa izango da, orain arte bezala.

Hau da:

  • Usurbilen bizi bazara eta Errenterian lan egiten baduzu, Usurbil-Errenteria autopista doan izango duzu (20 km).
  • Tolosan bizi eta Donostian lan egiten baduzu (20 km) autobia doan izango duzu.
  • Baina Eibarren bizi bazara eta Itziarko poligonoan lan egiten baduzu (20 km), peaje igoera izango duzu. Elgoibarren bizi eta Zumaian lan egin (20 km) peaje igoera izango duzu. Arrasaten bizi eta Soraluzen lan egin (20 km) peaje igoera izango duzu.

Berriro betiko kontuekin beraz :-(

Ezin dugu ordaindu denok X urtean edo dirua balego denok doan? Ezin da zorra ordaintzeko epea negoziatu eta luzatu? Ordainketa 2032 urtera izan beharrean 2050 urtera izatea adibidez? Berriro gehiago ordaindu behar dugu 30 urte daramagunak peajeak ordaintzen? Donostiako Foru Aldundian ez dago beste ideiarik errepideen finantziaziorako?

Hilabete hasieretan ez da aterako errentagarria Gipuzkoako autopistetan zig-zag egitea.?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu